Itxi

Zinemaldia 2024

61. edizioa

16 pelikula lehiatuko dira Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean

Erredakzioa

Aurtengo hautagaiak "egungo gaiei, bizitza korapiltsuei, buruzkoak" dira, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak azaldu duenaren arabera.

  • 'El arbol magnético' filmaren irudia.

    'El arbol magnético' filmaren irudia.

Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailan 13 herrialdetako 16 pelikula lehiatuko dira aurten.Aurtengo hautagaiak "egungo gaiei, bizitza korapiltsuei, buruzkoak" dira, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak azaldu duenaren arabera.

Rebordinosek prentsaurrekoa eskaini du Alberto Rodriguez Kutxabankeko arduradunarekin batera. Sariaren irabazleak 50.000 euro jasoko dituela iragarri dute.

Espainian ekoitzitako hainbat lan izango dira aurtengo edizioan. El Rayo Fran Araujoren eta Ernesto de Nova Roldanen pelikulak lana galdu eta aurreztutako diru guztia bigarren eskuko traktore bat erosteko erabiliko duen etorkin marokoar baten istorioa kontatzen du.

Beste lanetako bat El arbol magnetico, hispanotxiletarra da. Isabel Ayguavivesek zuzendua, denbora askoan kanpoan egon ostean familiarekin elkartzeko Txilera itzuliko den gazte baten istorioa kontatzen du.

Espainiak ekoitzitako hirugarren pelikula Las horas muertas da. Osabaren motela bakarrik kudeatzen duen gazte baten istorioa da.

Costa Ricakoa da Neto Villalobosen Por las plumas filma. Borrokarako lehen oiloa erosiko duen segurtasun langile baten istorioa da lana. Protagonistak adiskidetasunaren alde ona eta txarra ezagutuko ditu.

AEBetatik, Andrew Dosunmuren Mother of George lehiatuko da; Txinatik, YU Liuren La luz solar deslumbradora; Israeletik, Adam Sandersonen Funeral at Noon; eta, Frantzia eta Israeletik, Yossi Aviramen La Duna.

Rebordinosek azaldu duenez, Ekialdeko herrialdeetako pelikulak ere izango dira: Tudor Cristian Jurgiuren, Japanese Dog (Errumania); Ignas Jonynasen The Gambler (Lituania-Letonia); Volodymyr Tykhyyren Green Jacket (Ukrania).

Europatik, hauek ere etorriko dira: Benedikt Erlingssonen De caballos y hombres (Islandia-Alemania); Mahmut Fazil Coskunen Yozgat Blues (Turkia-Alemania), eta Delphine Lehericeyren Puppy Love (Belgika-Suitza-Frantzia-Luxemburgo).

Jim Taihutturen Wolf (Herbehereak) eta Michalis Konstantatosen Luton (Grezia) filmek osatzen dute lehiatuko diren film europarren zerrenda.