Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Sei pelikula eta bi ekitaldi handi 'Savage Cinema' sailean

Zinemaldiko sailaren lehen edizioa izango da eta abenturazko eta akzio-kirolei buruzko zinemarik onena ekarriko du pantaila handira.

  • 'Spirit of Akasha'. Foto: Zinemaldia

    'Spirit of Akasha'. Foto: Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiak Savage Cinema saila aurkezten du lehen aldiz. Ez da lehiazkoa eta abenturazko eta akzio-kirolei buruzko zinemarik onena ekarriko du pantaila handira. Sei pelikula izango dira guztira eta bi ekitaldi handi:

Bella Vita, Cerro Torre, Into the mind eta Crash Reel batu zaizkie aurretik iragarritako McConkey eta Spirit of Akasha filmei. Horiek guztiek osatzen dute Savage Cinema, Donostia Zinemaldiaren 61. ediziora akzio-kirolei buruzko munduko historia eta erronka handienetako batzuk ekarriko dituen saila.

Guztira, sei film izango dira ikusgai hiriko hainbat zinema-aretotan, baita bertaratuei arnasa etengo dieten bi ekitaldi handitan ere; horietan, kontakizunak, pertsonaiak, atletak, irudi zirraragarriak eta musika elkartuko dira ikusleari sentsazio paregabeak helarazteko.

Bi ekitaldi handi: zinea, surfa eta musika Antzoki Zaharrean eta Big Friday Belodromoan.

Irailaren 21ean, Antzoki Zaharrean, Spirit of Akasha filmaren munduko estreinaldia izango da. Filma uneko surflari eta musikari handienetako batzuen lankidetzaren emaitza da, eta Morning of the Earth surfaren klasikoaren berrinterpretazioa, 40 urte geroago. Warner Music Australiari esker, filmak soinu-banda zoragarria du. Bertan artista handiek parte hartu dute, besteak beste Ben Howard, Andrew VanWyngarden (MGMT), Chris Robinson (Black Crowes), Atoms for Peace (Thom Yorke), Xavier Rudd eta Angus Stone-k, eta proiekturako propio sortu dituzte hainbat gai.

Bigarren ekitaldi handia hilaren 27an izango da, Antonio Elorza Belodromoan. Tradizoari jarraiki "Big Friday" bueltan dator, aurten arreta mendian jarriko delarik, Cerro Torre - A Snowball's Chance in Hell eta Into the mind filmen munduko estreinaldia bilduko duen programa bikoitz epikoarekin. Adierazitako lehen lana eskalada librean eta bigarrena muturreko freeskian oinarrituta, bi luzemetrailek helburu berdina dute: altuera azken mugaraino eramatea.

Savage Cinema sailaren programazioa:

Bella Vita (Buena vida): Jason Baffa (Italia-AEB)- Munduko estreinaldia

The Crash Reel: Lucy Walker (AEB)

McConkey: Rob Bruce, Scott Gaffney, Murray Wais, Steve Winter, David Zieff (AEB)- Munduko estreinaldia

Evento 21 de septiembre: zinea, surfa eta musika Antzoki Zaharrean: Spirit of Akasha- Munduko estreinaldia

Morning of the Earth: Albert Falzon (Australia)

Irailaren 27ko ekitaldia: Big Friday belodromoan: Cerro Torre - A Snowball's Chance in Hell- Munduko estreinaldia

Into the Mind: Eric Crosland, Dave Mossop (Canadá)- Munduko estreinaldia