Itxi

Zinemaldia

Helduko direnak

Oliver Stone eta Anette Bening Donostiara helduko dira gaur

Zinemaldian parte hartuko duten lehen aktore, ekoizle eta zuzendariak gaur helduko dira Maria Cristina eta Londres hoteletara.

1:55

Paulina Garcia, 2013ko Zinemaldiko epaimahai ofizialeko kidea izan da Gipuzkoako hiriburura heldu den lehen aurpegi ezaguna. Horrela, hainbat aktore, ekoizle eta zuzendari helduko dira gaur: tartean Oliver Stone, Anette Bening, Todd Haynes, Juan José Campanella, Hirokazu Kore-eda, besteak beste.

Paulina Garcia epaimahaikidea Donostian da dagoeneko, eta Todd Haynes epaimahai ofizialeko presidentea 16:00etan helduko da Maria Cristina hotelera. Ordubete geroago, David Byrne musikari eta epaimahai ofizialeko kidea helduko da.

Gina Kim, Final recipe pelikulako zuzendaria (Culinary Cinema sailean ikus daiteke), 18:55ean helduko da Maria Cristinara. Anette Bening aktore estatubatuarra ordu berean helduko da. The Face of Love aurkeztuko du; Perlak saila irekiko duen lana, hain zuzen ere.

Cesc Gay zuzendari eta epaimahai ofizialeko kidea 19:10ean helduko da Maria Cristina hotelera.

Oliver Stone zuzendari estatubatuarra 20:55ean helduko da Maria Cristina hotelera, eta Hirokazu Kore-eda (Donostiara Soshite chichi ni Naru / Like Father Like Son aurkeztera dator) 22:40an helduko da.

Adriana Ugarte aktorea 17:00etan helduko da Londres hotelera, eta Oskar Alegria, Kutxa-Zuzendari Berriak Saria emango duen epaimahaiaren kidea, 18:30ean helduko da.