Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

62. edizioa

Zinemaldia, bere karteleko protagonista

Erredakzioa

2014 kartel ofizialaren irudiak jaialdiaren nortasuna azpimarratu nahi du bere izena nabarmenduz, gehigarririk gabe.

Donostiako Zinemaldiak 62. edizioan erabiliko duen irudia aurkeztu du gaur Eureka! Zientzia Museoan egindako prentsaurrekoan.

Aurkezpenean Sail Ofizialerako, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinema sailetarako aukeratuak izan diren kartelak erakutsi dituzte.

Mundu zabaleko diseinatzaileek parte hartu dute eta 262 egileren 1.100 proposamen jaso dira aurten.

Donostiako TGA+Asociados diseinu-estudioa, Txema García Amianok, Nagore García Pascualek eta Xabier Martinez de Arbulo Vidalek osatzen dutena, izan da kartel ofiziala landu duena. Sortzaileek honela azaldu dute bere lana: "kartelaren diseinuak funtsezko helburu bat dauka: Donostia Zinemaldiaren beraren protagonismoa azpimarratzea, hain zuzen". Honetaz gain, Horizontes Latinos kategorian ere hautatuak izan dira "Cactus+Horizonte" obrari esker.

Zuzendari Berrien kategorian Mexikon errotuta dagoen Erick Ginardena kubatar irudigilearen "Incógnito" kartela aukeratu dute.

Bartzelonako diseinatzailea eta barneen diseinatzailea den Pablo Carballeiraren "Cactus" kartelak Perlak kategorian irabazi du.

"Madelaineye & Asiereye (A Love Story)" kartela Zabaltegi atalaren irudia izango da. Kataluniako TO2 estudioaren lana da, Toni Pontík (kartel ofizialaren sariaren iazko irabazlea) eta Toni Corbellak osatzen dute ekimen hau.  Estudio honek Culinary Zinema kategoria iragarriko duen 'Flash!' kartela ere sortu du.

Motorren kultura izango da protagonista Savage Cinema atala iragarriko duen kartelean. El Solitario MC kolektiboak osatu du Borja Garmendiaren eta Iker Basterretxearen parte hartzearekin.

Atzera begirakoei dagokienez Roberto Cueto eta Erosintesi izan dira kartelen sortzaileak.

Epaimahaiak bestalde kartel-lehiaketan parte hartu duten beste hainbat lanei aipamen bereziak egin nahi izan dizkie.