Zinemaldia 2024
Asteazkena
Zinemaldia aurrera doa, abiadura bizian
Natxo Velez | eitb.eus
EiTBk urteroko gala ospatuko du gaur, eta “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” Josu Venerok eta Alberto Santanak eginiko dokumentala aurkeztuko dute bertan.
-
'Vasconiako historia bat' aurrestreinatuko dute EiTB galan
Donostiako 62. Zinemaldia aurrera doa, egunez egun, lan erdiak atzean utzita, eta hainbat une gogoangarri utzi ditu dagoeneko bidean, hala nola Denzel Washingtoni Donostia Saria emateko ekitaldia, euskal zinemaren gala edo “Loreak”en estreinaldia. Gaur, EiTB galaren txanda da.
Euskal Irrati Telebistak “Vasconiako historia bat: euskaduntze berantiarra” dokumentalaren aurrestreinaldia antolatu du. Ekitaldia 20:30ean izango da, Victoria Eugenia antzokian, EiTBren galan. Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendu duten lan honek euskara egungo Euskal Herrian nola zabaldu zen azaltzeko teoria bat aurkezten du, ingurune akademikotik kanpo ezezagun samarra dena.
Sail Ofiziala
Sail Ofizialean, “Aire librea”, “Eden” eta “Felix eta Meira” pelikulak emango dituzte gaur, asteazkenarekin.
“Aire Librea” Anahi Berneri argentinarraren lehen film luzea da, eta Luciak (Celeste Cid) eta Manuelek (Leonardo Sbaraglia) osatzen duten bikoteari begiratzen dio. Hainbat kontu direla eta, banandu egin dira, eta, bakarka, nork bere desioekin berradiskidetu eta elkarrengandik banatuko dira. Nerabeak bailiran bizi dira, eta oraindik heldugabeak direla konturatuko dira.
“Eden” frantsesa (Mia Hansen-Love) musika elektronikoaren Parisko eszenan barneratzen da, 90eko hamarkadan girotuta.
“Felix eta Maira” kanadarra, bestalde, bi komunitate ezberdinen ordezkari banaren arteko maitasun harremana du hizpide. Elkar maitatzeko helburuan aurrera jarraituko dute, bien arteko ezberdintasun handiak gorabehera.