Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Amenabarren 'Regression' filmak zabalduko du 2015eko Zinemaldia

Agentziak | Erredakzioa

Zuzendariaren pelikula berriaren mundu-mailako estreinaldia izango da. Sail Ofizialean lehen aldiz hartuko du parte Amenabarrek, lehiaketaz kanpo.

  • Kursaalen emango dute "Regression", irailaren 18an. Argazkia: Iñaki Golmayo.

    Kursaalen emango dute "Regression", irailaren 18an. Argazkia: Iñaki Golmayo.

"Regression" filmak, Alejandro Amenabarren pelikula berriak, Donostiako 63 Zinemaldia zabalduko du. Lehen aldiz hartuko du parte zuzendariak Sail Ofizialean, nahiz eta lehiaketaz kanpo egingo duen.

Kursaalen emango dute filma, irailaren 18an, Zinemaldiak ostiral honetan jakitera eman duenez. Egun horretan bertan hasi eta hilaren 26an bukatuko da Zinemaldia.

Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis eta David Dencik aktoreak daude aktoreen zerrendan. Amenabarrek, film berri honetan, "Tesis", "Abre los ojos" eta "Los otros" pelikuletan ere landu zuen thriller psikologikora bueltatzen da. Detektibe bat dago historiako erdian (Ethan Hawke), emakume gazte baten auzia ikertzen duena (Emma Watsonena, alegia); emakumeak bere aitari krimen aitorrezina egozten dio (David Denciki).

1990eko Minnesotan dago girotuta pelikula. Kanadan filmatu dute, ingelesez. Zinema-aretoetan urriaren 2an estreinatuko dute.

"London Road" pelikulak emango dio amaiera aurtengo ekitaldiari

Bestalde, "London Road" pelikula britainiarrak, Rufus Norrisenak, emango dio amaiera Zinemaldiaren 63. ekitaldiari.

Film honek, lehiaketaz kanpo, Torontoko Zinemalditik ere igaro da. BBC Films, British Film Institute eta National Theatrek ekoiztuta dago, gidoia Alecky Blytherena da eta musika Adam Corkena.

Pelikula musikal baten egokitzapena da. Bi urtez egon da, arrakasta handiz, National Theatren.