Zinemaldia 2024
Donostiako Zinemaldia
Imanol Uribek 'Lejos del Mar' aurkeztuko du gaur Zinemaldian
M.G | Erredakzioa
Elena Anaya izango du lagun sail ofizialeko aurkezpenean. Gainera, Ellen Pagen eguna izango da, Freeheld-en emanaldian izango baita.
-
Imanol Uribe. Argazkia: Efe
Imanol Uribe zuzendariaren Lejos del Mar pelikula, Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituena, aurkeztuko dute gaur Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean.
Lejos del mar-en, Imanol Uribek iraganeko izugarrikeriei aurre egin beharrean dauden pertsonaien drama aurkeztu du. Santi kartzelatik aterako da eta Espainiako hegoaldera bidaiatuko du, Emilio ikusteko. Kartzelan lagun izandako gizonak gaixotasun terminala du. Ustekabean Marinarekin ere egingo du topo; lagunaz arduratzen den medikua da. Santik topaketa izugarria izan zuen harekin hainbat urte lehenago, eta horrek bien bizitza markatu du ordutik. Elena Anaya eta Eduard Fernandez dira protagonistak.
Ellen Page Freeheld-ekin
Ellen Page izarrak argituko du gaur Kursaaleko alfonbra gorria, Peter Sollett zuzendariaren Freeheld pelikularen aurkezpenean izango baita.
Juliane Moorek polizia ohi baten papera egiten du. Heriotza eragingo dion minbizia atzematen diote eta bere bikotekideak, Ellen Pagek, herentzia jasotzeko, heterosexualen eskubide berak lortzeko borroka agertzen da.