Itxi

Zinemaldia

ZINEMALDIA 2018

Salgai dira jada Donostiako Zinemaldirako sarrerak

EITB.EUS

09:00etan ireki dira Kursaaleko txarteldegiak eta abian jarri da Internet bidezko salmenta ere. Pertsonako, lau sarrera erosi ahal izango dira gehienez.

1:24

Gaur goizean jarri dituzte salgai Donostiako Zinemaldirako sarrerak. 09:00etan ireki dira Kursaaleko txarteldegiak, eta Internet bidez ere ordu horretatik aurrera jarri dira eskuragai 66. edizio honetako sarrerak. Ia ia lehen-minututik "saturatuta" egon da zerbitzua eta sare sozialetan kexa ugari izan da arrazoi hori dela eta, baina antolakuntzatik jakitera eman duenez, 14.300 sarrera saldu dira lehen 45 minututan:

 

Era berean, sarrerak erosteko bigarren webgune baten berri ere eman dute.

 

Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu saio bakoitzeko, eta 10 sarrera baino gehiago erosiz gero, %25eko deskontua egingo zaio.

Badira gazteentzako deskontuak ere: Gazte txartela dutenek sarrera bakoitzean %50eko deskontua izango dute, eta Donostia Kultura txartela dutenek, %10eko deskontua izango dute 7,90€ balio duten sarreretan.

Zinemaldia, irailaren 21etik aurrera

Zinemaldiaren irekiera ekitaldia, irailaren 21eran izango da, eta ETB1 zein eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da. EiTB taldeak jarraipen estua egingo dio jaialdi osoari.

Nazioarteko hainbat aktore espero dira hurrengo egunetan Donostian: Juliette Binoche, Ryan Gosling eta Robert Pattinson, besteak beste. Judi Dench eta Dani DeVito izango dira aurtengo Donostia Sariak.

Eta etxeko ekoizpenei dagokienez, 20 euskal film aukeztuko dira.