Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

ZINEMALDIA 2018

Bradley Cooper aktorea Donostiako Zinemaldian izango da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Cooperrez gain, nazioartean oso ezagunak diren beste hainbat aktore ere izango dira Donostian: Juliette Binoche, Ryan Gosling, Robert Pattinson, Judi Dench eta Dani DeVito, besteak beste

Bradley Cooper aktore estatubatuar ezaguna Donostian izango da hurrengo egunetan bere azken filma, "A Star is Born" aurkezten. Perlak sailean aurkeztuko den film honetan aktore lanetan aritzeaz gain, zuzendari gisa ere aritu da Cooper.

1937ko klasikoaren moldaketa aurkeztuko du Zinemaldian eta Lady Gaga da beste protagonista. Biek elkarrekin aurkeztu zuten filma iragan berri den Veneziako Film Jaialdian.

Nazioarteko beste hainbat aktore ezagun ere espero dira hurrengo egunetan Donostian: Juliette Binoche, Ryan Gosling eta Robert Pattinson, besteak beste. Judi Dench eta Dani DeVito izango dira aurtengo Donostia Sariak.