Itxi

Zinemaldia 2024

Irailak 28 – urriak 4

Zinemaldia Bilbo eta Iruñera iritsiko da aste honetan

eitb.eus

Bilbon, Donostiako Zinemaldian erakutsi dituzten zazpi pelikula jarriko dituzte ikusgai, eta Iruñean, lau.

  • "Ane"

    "Ane" izango da bi hirietan ikusi ahalko den pelikuletako bat

Zinemaldiaren biharamuna oraindik nabaria denean, pandemiak pandemia jaialdia arrakastaz burutu eta bi egunetara, bertatik, Sail Ofizialetik, New Directors, Perlak eta Zabaltegi sailetatik, pasatutako hainbat pelikula interesgarri Bilbon (Azkuna Zentroa) eta Iruñean (Golem Baiona) ikusi ahalko dira aste honetan.

Bilbon, zazpi pelikula egongo dira ikusgai astelehenetik (irailak 28) igandera (urriak 4), 19:30etik aurrera: Akelarre (astelehena); Été 85 / Summer of 85, asteartean; El agente topo / The mole agent, Europar Pelikula onenaren Publikoaren saria, asteazkenean; Herself, ostegunean; Rizi, ostiralean; Las mil y una, larunbatean, eta Ane, Euskal Zinemaren Irizar sariaren irabazlea, igandean. Sarrerak salgai daude, bost euroko prezioan.

Iruñean, bestalde, Donostian hautsak harrotu dituzten lau pelikula eskainiko dituzte astelehenetik ostegunera, 20:00etatik aurrera, Golem Baiona zinema aretoetan. Astelehenean, Akelarre ikusi ahalko da; asteartean, Falling Viggo Mortensenek zuzendari gisa egindako lehen lana; asteazkenean, Été 85 / Summer of 85, eta ostegunean, Arzak since 1897, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai Iruñean ere.