cerrar buscador

Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

15:02

Erregetako Loteria

Zozketa, igande honetan

Euskal herritar bakoitzak 28 euro gastatu ditu Erregetako Loterian

Erredakzioa

Euskadik 61 milioi euro inguru gastatu ditu loteria honetan, iaz baino gehiago (46 milioi euro). Guztira, 840 milioi euro banatuko dituzte.

0:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal herritar bakoitzak 27,80 euro gastatu ditu igande honetan izango den Erregetako Loteriako zozketarako. Lehen aldiz, loteriaren 2.500 eurotik gorako sariek % 20ko zerga izango dute. eitb.com-ek Erregetako Loteriaren zozketaren jarraipen berezia eskainiko du, eta zenbaki saridunen gaineko informazio osoa zabalduko du.

Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeko datuen arabera, loteria honen 61 milioi inguru saldu dira Euskadin, iaz baino gehiago. Izan ere, 2012an 46 milioi euro saldu ziren (21,23 euro herritar bakoitzeko).

Aurtengo Erregetako Loteriak bildutako % 70 banatu du sarietan, guztira, 840 milioi euro. Lehen sariak 2.000.000 euro jasoko ditu serie bakoitzeko; bigarren sariak, berriz, 1.000.000 euro. Gainera, 14.000 euroko 12 sari, serie bakoitzeko 1.000 euroko 1.400 sari, eta serie bakoitzeko 400 euroko 5.000 sari banatuko dituzte.

Bilbon 14 aldiz jausi da sari nagusia

Euskadin, sari nagusia 24 aldiz jausi da: 14 aldiz Bilbon, Donostian sei aldiz, Gasteizen aldi bakarra. Bizkaiko udalerriei dagokionez, Getxok Erregetako Loteriaren sari nagusia jaso du birritan, eta Barakaldok, behin batean baino ez. Gipuzkoan, berriz, Azkoitin eta Oñatin jausi da behin sari nagusia.

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: