cerrar buscador

Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

07:36

Erregetako Loteria

12:00etatik aurrera

Erregetako zozketak 840 milioi euro banatuko ditu gaur

Erredakzioa

eitb.com-ek zozketaren jarraipen berezia eskainiko du. 12:00etan loteria-ontzietatik sariak ateratzen hasiko dira. 2.500 eurotik gorako sariei % 20ko zerga ezarriko zaie, lehen aldiz.

0:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Erregetako Loteriaren zozketak 840 milioi euro banatuko ditu gaur hainbat sarietan. Serie bakoitzeko bi milioi euro egokitu zaizkio lehenengo sariari, milioi bat bigarren sariari, eta serie bakoitzeko 14.000 euroko beste 12 sari.

eitb.com-ek Erregetako Loteriaren zozketaren jarraipen berezia eskainiko du, eta zenbaki saridunen gaineko informazio osoa zabalduko du.

Zozketa 12:00etan hasiko da, Madrilgoko LAEko aretoan. Halaber, serie bakoitzeko 1.000 euroko 1.400 sari eta seri bakoitzeko 400 euroko beste 5.000 sari banatuko dituzte.

2.500 eurotik gorako sariei % 20ko zerga berria ezarriko zaie, lehen aldiz. Horrela, lehen saria irabazten dutenek dezimo bakoitzeko 160.000 euro jasoko ditu, eta ez 200.000 euro aurreko urteetan bezala.

Aurtengo zozketarako serie bakoitzeko (60) 100.000 billete igorri dituzte: 200 euro billete bakoitzeko, 20 euro dezimo bakoitzeko. Guztira. 1.200.000.000 euro igorri dituzte.

Erregetako zozketa loteria-ontzi anitzekin egingo dute, eta 30 minutuko iraupena izango du. Zozketak aldez aurretik ezarritako gidoi bat jarraitzen du, ondorioz, gaurkoak ez du ikusmin handirik eragiten.

Bilbon 14 aldiz jausi da sari nagusia

Euskadin, sari nagusia 24 aldiz jausi da: 14 aldiz Bilbon, Donostian sei aldiz, Gasteizen aldi bakarra. Bizkaiko udalerriei dagokionez, Getxok Erregetako Loteriaren sari nagusia jaso du birritan, eta Barakaldok, behin batean baino ez. Gipuzkoan, berriz, Azkoitin eta Oñatin jausi da behin sari nagusia.

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: