Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria

Erregetako Loteria

11:44

Erregetako Loteria

Urtarrilak 6

Erregetako loteriaren sari nagusia 23 aldiz egokitu da Euskadin

Erredakzioa

Batez beste, 20,51 euro gastatuko dituzte aurten EAEko herritarrek Haurraren loterian. Estatu mailan, hirugarren gasturik handiena izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Erregetako loteriaren sari nagusia 23 aldiz egokitu da Euskadin. Zehazki, 12 urtez tokatu da Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta behin Araban.

Estatu mailan, baina, bada zorte handiagoa izan duen tokirik: 35 aldiz egokitu da sari potoloa Andaluzian, 33 Katalunian eta 29 urtez Madrilen, Ventura24.es Estatuko Loteria Internet bidez kudeatzen duen konpainiak jakitera eman duenez.

Aurten, batez beste, 20,51 euro gastatuko dituzte EAEko herritarrek 2015eko Erregetako loterian. Estatu mailan hirugarren gasturik handiena izango da Euskadikoa, Asturiasen eta Gaztela Leonen atzetik (23,37 euro Asturiasen eta 22,75 euro Gazte eta Leonen).

Atari horretako datuen arabera, azken unera arte itxaron ohi du jendeak Erregetako zozketarako zenbakiak erosteko, eta Gabonetako loterian irabazitakoaren % 17 gastatu ohi da Haurraren loterian.

Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko: