Erregetako loteria 2022: Erregetako loteriako sarien bilatzailea | EITB Erregetako loteria
Erregetako Loteria
Bitxikeriak
Erredakzioa
1965. urtera arte, zozketak modu tradizionalean egiten ziren; hots, bonbo batean zenbakiak sartzen zituzten eta beste batean sariak.
Erregetako Loteriaren zozketak diru
gutxiago banatzen du saritan, baina horrek ez du esan nahi garrantzitsua
ez denik; joan den urtean, adibidez, 840 milioi banatu zituen, eta
Estatuko zozketa nagusitan bigarrena da.
Jakina da 1966. urtea baino lehen hasi zirela zozketa hau egiten, baina urte horretan hartu zuen oraingo izena. Antza denez, 1941ean egin zuten zozketa lehenengoz.
1965. urtera arte, zozketak modu tradizionalean egiten ziren; hots, bonbo batean zenbakiak sartzen zituzten eta beste batean sariak. Ordutik aurrera, berriz, bonbo gehiago erabiltzen hasi ziren; milako hamarrekoetarako bat, milakoetarako bat, ehunekoetarako bat...
Erregetako zozketa hau urtarrilaren 5ean egin zen 2000. urtera arte, baina, gerora, urtarrilaren 6an ospatzen hasi ziren, gaur egun arte.
Gehien, 0 zenbakiaz amaitu da saridun zenbakia; 20 aldiz gertatu da hori. 7 eta 9 zenbakiak ere askotan errepikatu dira saridun zenbakiaren amaieran; 13 aldiz atera da zenbaki bakoitza kokagune horretan.
Avilan, Huelvan, Ourensen, Salamancan, Tarragonan eta Zamoran ez dute inoiz sari nagusia jaso.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa