cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

10:18

Loteria

Zozketa

Bosgarren sarietako bi Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egokitu dira

EITB.EUS

60.090 zenbakia Bizkaiko eta Nafarroako hiriburuetan saldu dute eta 74.012aren zati bat, Gasteizen.

  • Bosgarren sarietako bat kantatu duten bi haurrak.

    Bosgarren sarietako bat kantatu duten bi haurrak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kostata iritsi dira sari handiak 2014ko Gabonetako Loteriara. Hain justu, bosgarren sarietako bat izan da ateratzen lehena: 46.984 zenbakia. Serieko 60.000 euro banatuko ditu eta 10:17 zirenean atera da. Madrileko Atocha geltokian saldu da.

Lorena Stefan eta Nicole Valenzuela San Ildefonsoko haurrek kantatu dute zenbakia Madrilgo Real antzokian egiten ari den zozketan.

10:33ean atera da hurrengo bosgarren saria: 32.306. Bartzelonan saldu da oso-osorik.

98.538 zenbakia, hirugarren bosgarren saria, Calatayuden, Zaragozan, saldu da.

Atera den laugarren bosgarren sariaren, 74.012 zenbakiaren, zati bat Gasteizen saldu dute. Sari hau oso banatuta dago, eta Estatuko hainbat udalerritan jausi da. Hala nola, Lleidan, Almerian, Valentzian, Bartzelonan, Madrilen, Burgosen, Alacanten eta Asturiasen.

Ordu erdi beranduago, 11:46ean, bosgarren bosgarrena atera dute: 91.363 zenbakia Teruel, Ibiza eta Badajozen saldu da.

12:00ak jo berri zirenean atera da seigarren bosgarren saria: 60.090 zenbakia, hain justu. Bilbon eta Iruñean banatu dute. Bizkaiko hiriburuko 15. zenbakiko administrazioan banatu dute sariaren parte bat. Iruñeko 4. zenbakiko saltokian, bestalde, zenbaki honetako serie bat saldu dute, dena leihatilan.

Zenbaki hau oso banatuta egon da eta Bizkaian eta Nafarroan ez ezik, Zaragozan, Badajozen, Kantabrian, Madrilen, Toledon, Burgosen, Alacanten, Tarragonan, Caceresen, Huelvan, Las Palmasen, Malagan, Murtzian, Santa Cruzen eta Valentzian ere egokitu da.

Orduerdi geroago atera da zazpigarren saria: 67.924. Kasu honetan, zorteak izkin egin dio Euskal Herriari, eta Lugon, Bartzelonan, Madrilen, Segovian, Bartzelonan.

Zazpigarrena, 67.924, eguerdiko 12:26ean atera da. Bartzelonan, Lugon, Madrilen eta Kadizen saldu da, besteak beste.

 

Iruzkinak