cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

12:29

Loteria

Zozketa

Bigarren sariaren zati bat (92.845) Euskal Herrian egokitu da

EITB.EUS

Iruñean, Langraiz Okan, Gasteizen, Urretxun, Donostian, Urduñan eta Zornotzan saldu dute, besteak beste. Serieko 1.250.000 euro banatuko ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gabonetako Loteriaren bigarren sariak (92.845) zortea ekarri du Euskal Herrira. Izan ere, lau probintziatan saldu dute (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan).

Iruñean, Langraiz Okan, Gasteizen, Urretxun, Donostian, Urduñan eta Amorebieta-Etxanon egokitu da serieko 1.250.000 euro banatuko dituen sari hau.

Euskal Herrian ez ezik, Estatuko hainbat probintziatan ere saldu dute bigarren sari hau. Honakoetan: Bartzelona, Madril, A Coruña, Santa Cruz, Almeria, Toledo,  Pontevedra, Valentzia, Albacete, Alacant, Caceres, Kordoba, Girona, Jaen, Las Palmas, Leon, Zamora, Asturias, Avila, Badajoz, Burgos, Cadiz, Castello de la Plana, Ceuta, Cuenca, Granada, Huelva, Errioxa, Lugo, Malaga, Palentzia, Salamanca, Sevilla eta Zaragoza.

Gabonetako Loteriaren bigarren sari horrek EAEn banandu du dirua, baina 875.000 euro inguru utzi ditu, zazpi dezimo salduta, hiru Bizkaian, bi Araban eta beste bi Gipuzkoan.

92.845 zenbakia Magiette Fall eta Jhon David Andia haurrek bota dituzte, 12:28ean, eta 13 sari handietatik bederatzigarrena izan da.

Iruzkinak