Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB
Loteria
Gabonetako Loteria
Erredakzioa
2.500 eurotik beherako sariak atzo arratsaldeko 18:00etatik aurrera kobratu ahal izango zirela iragarrita egon arren, ez zen posible izan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Gabonetako Loteriaren irabazleek ezin izan zituzten euren sariak atzo arratsaldean kobratu, “arazo teknikoengatik”, Estatuko Loteriaren iturriek jakitera eman zutenez.
Aurtengo berritasun nagusia zen: irabazleek 2.500 eurotik beherako sariak arratsaldeko 18:00etatik kobratu ahal izango zituztela iragarrita egon arren, ez zen posible izan.
Gainerako sariak kobratzeko, nahitaezkoa da banku batera joatea.
Loteria saltokietan ohar bat jarri zuten, egoeraz informatzeko: “Arazo teknikoak direla medio, sarien ordainketa atzeratzea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak”.
Hala ere, arazoak konponduta daudela eta, goizeko lehen orduetatik aurrera, posible izango dela sariak kobratzea jakinarazi dute.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa