Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

11:19

Loteria

Gipuzkoa

Euromillones zozketak 723.961 euro utzi ditu Irunen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azken asteetan Gipuzkoan egokitu den laugarren saria da jada. Izan ere, hiru gipuzkoarrek milioi bat baino gehiago irabazi dute guztira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euromillones zozketak 723.961 euroko saria utzi du Irunen (Gipuzkoa), Estatuko Loteria eta Apustuek jakinarazi duenez. Bigarren mailako irabazle batek Irungo Luis de Uranzu kalean balioztatu zuen boletoa, udalerri horretako 1. loteria-administrazioan, hain zuzen ere.

Irabazleak 12 euro gastatu zituen sei apustuko eguneroko boletoan eta, horren ondorioz, 723.961 euro kobratuko ditu.

Azken asteetan Gipuzkoan egokitu den laugarren saria da jada. Izan ere, maiatzaren 8an Tolosako auzokide batek 35.396 euro irabazi zituen Euromillones beste zozketa batean. Hiru egun geroago, beste pertsona batek 48.941 euro irabazi zituen Bonolotoko zozketan, Oiartzunen.

Gainera, maiatzaren 14an beste lagun batek milioi bat euro eskuratu zituen Primitiva+Jokerreko zozketan batean.

Iruzkinak