cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

13:18

Loteria

Zozketa

Gabonetako Loteriak 2.380 milioi euro banatuko ditu, iaz baino 70 milioi gehiago

Agentziak | Erredakzioa

Lehengo sariak 400.000 euro jasoko ditu, eta bigarrenak eta hirugarrenak, 125.000 eta 50.000. Gainera, bi laugarren eta zortzi bosgarren sari egongo dira (20.000 eta 6.000 eurokoak, hurrenez hurren)

  • Gabonetako Loteriaren loteria-ontzia. EFE.

    Gabonetako Loteriaren loteria-ontzia. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2017ko Gabonetako Loteriak 2.380 milioi euro banatuko ditu abenduaren 22ko zozketan, iaz baino 70 milioi gehiago. Sari nagusiko dezimo bakoitzak 400.000 euro jasoko ditu; guztira 680 milioi euro egokituko zaizkio sari potoloa duen zenbakiari.

Bigarren sariak 1,25 milioi euro banatuko ditu (125.000 euro emango dizkio dezimo bakoitzari) eta hirugarren sariak 500.000 banatuko ditu (50.000 euro, dezimo bakoitzari).

Iaz bezala, bi laugarren sari izango dira, 200.000 eurokoak (dezimo bakoitzak 20.000 euro jasoko ditu) eta 60.000 euroko sei bosgarren (dezimo bakoitzak, 6.000 euro). Era berean, 100 euroko 1.794 sari egongo dira.

Gabonetako Loteriaren iragarkia Alejandro Amenabar zinemagileak zuzendu du aurten, Inmaculada Garcia Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Elkarteko zuzendariak esan duenez.

Iruzkinak