cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

15:04

Loteria

Gabonetako zozketa

Madrilen badakite zein den Gabonetako Loteriaren zenbaki saritua

Erredakzioa

93.450 eta 17.450 zenbakiak izan dira lehen saria irabazi dutenak gaur eginiko entseguan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaurtik eta Gabonetako Zozketa egunaren bezpera arte zabalik izango den Madrilgo Ametsen Fabrikan badakite zein izango den 400.000 eurorekin saritutako dezimoa. Dena dela, oraindik zalantzan dira, oraindik ez baitakite 93.450a edo 17.450a izango den zenbaki sarituena, horiek izan baitira gaurko entseguan ateratako zenbakiak.

Janet, Guillermo, Magette, Johan eta Camila San Ildefonso ikastetxeko ordezkariak izan dira soilik ametsak sortzeko fabrikaren aurkezpenean parte hartu duten umeak; izan ere, ikastetxe horretako umeak izango dira hurrengo abenduaren 22an Estatu osoa geldiaraziko duen zozketaren zenbakia aterako dutenak.

Fabrika bisitatzeko epea gaurtik hasi eta abenduaren 22ko zozketa egunaren bezpera arte izango da. Aurtengo edizioan, gainera, bederatzi milioi sari izango dira, aurreko urtean baino gehiago.

Mila metro karratu baino gehiago

Erakusketa honen aurkezpenean Aurelio Martínez Estatuko Loteria eta Apustuen elkarteko zuzendariak eta Concepción Dancausa Madrilgo Udaleko Gizarte Arazoetako Saileko ordezkariak hartu dute parte.

Mila metro karratuko gune batean, Ametsen Fabrikak telebistako Loteriaren spotak irudikatzen duen giroa imitatu nahi izan du. Horren helburua, batez ere Gabonetan, Loteria ametsak egia bihurtzeko erremintarik onena dela gogoraraztea izango da.

Gaurtik eta Gabonetako Zozketa egunaren bezpera arte zabalik izango den Madrilgo Ametsen Fabrikan badakite zein izango den 400.000 eurorekin saritutako dezimoa. Dena dela, oraindik zalantzan dira, oraindik ez baitakite 93.450a edo 17.450a izango den zenbaki sarituena, horiek izan baitira gaurko entseguan ateratako zenbakiak.Janet, Guillermo, Magette, Johan eta Camila San Ildefonso ikastetxeko ordezkariak izan dira soilik ametsak sortzeko fabrikaren aurkezpenean parte hartu duten umeak; izan ere, ikastetxe horretako umeak izango dira hurrengo abenduaren 22an Estatu osoa geldiaraziko duen zozketaren zenbakia aterako dutenak.Fabrika bisitatzeko epea gaurtik hasi eta abenduaren 22ko zozketa egunaren bezpera arte izango da. Aurtengo edizioan, gainera, bederatzi milioi sari izango dira, aurreko urtean baino gehiago.Mila metro karratu baino gehiagoErakusketa honen aurkezpenean Aurelio Martínez Estatuko Loteria eta Apustuen elkarteko zuzendariak eta Concepción Dancausa Madrilgo Udaleko Gizarte Arazoetako Saileko ordezkariak hartu dute parte.Mila metro karratuko gune batean, Ametsen Fabrikak telebistako Loteriaren spotak irudikatzen duen giroa imitatu nahi izan du. Horren helburua, batez ere Gabonetan, Loteria ametsak egia bihurtzeko erremintarik onena dela gogoraraztea izango da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Loteria

Iruzkinak