Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB
Loteria
Gabonetako Loteria
Erredakzioa
Gabonetako Loteriak 200 urte beteko ditu aurten. Zozketa famatuak 1812. urtean hasi zen sariak banatzen. Aurten 2.520 millio banatuko ditu abenduko zozketan.
Albisteak (1)
Gabonetako Loteria Zozketak 200 urte beteko ditu aurten. Espainiako jokurik famatuenak bigarren mendeurrena ospatuko du.
Pasa den urtean 2.520 millio euro banatu zituen zozketak bigarren mendeurrena ospatuko du. Izan ere, lehenengo sariak Cadizen banatu ziren 1812. urtean. Orduan, zenbaki saritua -03604 zenbakiak- 8000 peso gogor banatu zituen eta 40 errealeko prezioa zeukan.
Orduan, ‘Prósperos Premios’ en izenarekin ezagutzen ziren. 1892. urtean gaur egungo izenarekin ezagutzen hasi zen sari banaketa.
Aurreko urtetik sariak aldatu egin dira eta loteria zozketan sartzen diren zenbakiak gehiago dira, eta sariak ere handiaagoak. Guztira 15.304 sari, zeinetatik 9999 reintegroak dira, eta 50.305 sari handiak. Abenduaren 22an 2.520 millio euro banatzen dira.
Griñen izan zen aurreko urtean herririk sarituena. Hueskako herri txiki honetan -2000 biztanle baino ez ditu- lehenengo saria erori zen. Hortaz, serie bakoitzagaz 4 millio euroko saria jaso zuten. Bigarren saria berriz, Valentzian erori zen, Manisen, eta hirugarren saria probintzia desberdinen artean banatu.
Euskal Herrian, 48 millio inguru geratu ziren. Horietatik, 40 Bizkaian laugarren sari bati esker. Iruñean 8 millioi geratu ziren eta Gipuzkoan millio erdi. Araban ez da zorterik egon aurten.
Uztailean salduko dira 2012. urteko zozketarako zenbakiak.
Gabonetako Loteria Zozketak 200 urte beteko ditu aurten. Espainiako jokurik famatuenak bigarren mendeurrena ospatuko du.Pasa den urtean 2.520 millio euro banatu zituen zozketak bigarren mendeurrena ospatuko du. Izan ere, lehenengo sariak Cadizen banatu ziren 1812. urtean. Orduan, zenbaki saritua -03604 zenbakiak- 8000 peso gogor banatu zituen eta 40 errealeko prezioa zeukan. Orduan, ‘Prósperos Premios’ en izenarekin ezagutzen ziren. 1892. urtean gaur egungo izenarekin ezagutzen hasi zen sari banaketa. Aurreko urtetik sariak aldatu egin dira eta loteria zozketan sartzen diren zenbakiak gehiago dira, eta sariak ere handiaagoak. Guztira 15.304 sari, zeinetatik 9999 reintegroak dira, eta 50.305 sari handiak. Abenduaren 22an 2.520 millio euro banatzen dira. Griñen izan zen aurreko urtean herririk sarituena. Hueskako herri txiki honetan -2000 biztanle baino ez ditu- lehenengo saria erori zen. Hortaz, serie bakoitzagaz 4 millio euroko saria jaso zuten. Bigarren saria berriz, Valentzian erori zen, Manisen, eta hirugarren saria probintzia desberdinen artean banatu. Euskal Herrian, 48 millio inguru geratu ziren. Horietatik, 40 Bizkaian laugarren sari bati esker. Iruñean 8 millioi geratu ziren eta Gipuzkoan millio erdi. Araban ez da zorterik egon aurten. Uztailean salduko dira 2012. urteko zozketarako zenbakiak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa