Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Radio Vitoria, kalean

Irratia eta arkitektura, astearte honetan, Radio Vitoriaren 'Encuentros' topaketetan

EITB Media

Paco Valderramak irratiaz eta arkitekturaz hitz egingo du, Fernando Bajo eta Pablo Carretón arkitektoekin batera, Gasteizko etorkizuna ardatz hartuta. Ekitaldia Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango da, 19:00etan, eta sarrera librea, aforoa bete arte.

  • Paco Valderrama

    Paco Valderrama

Berriz ere estudiotik irtengo da Radio Vitoria astearte honetan, maiatzak 24, 'Encuentros' ekimenaren edizio berri batekin. Oraingoan, irratiaz eta arkitekturaz hitz egingo dute, Gasteizko etorkizuna ardatz hartuta. Arabako hiriburuko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango da hitzordua eta, bertan Paco Valderramak irratiaz eta arkitekturaz hitz egingo du, Fernando Bajo eta Pablo Carretón arkitektoekin. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte.

'Encuentros' programaren xedea da irrati hainbat gairekin uztartzea: irratia eta literatura, irratia eta musika, irratia eta arkitektura… Hala, hainbat gai jorratuta, kalera irten eta publikoarekin elkartzeko espazioak eta ekimenak bultzatzea da Radio Vitoriaren helburua.