Pribatutasun Ataria

Datu pertsonalen kudeaketari buruzko pribatutasun politika

Datu pertsonalen kudeaketaren inguruko informazioari buruzko pribatutasun politika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arduraduna: Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

EITB-EUSKAL IRRATI TELEBISTA ERAKUNDE PUBLIKOAk (Q0191001G), tratamenduaren eragile gisa, pribatutasun tratamenduei lotutako eskubideak kudeatzen ditu, bai beretzat, bai EITB Media SAUrentzat (A48139232), tratamenduaren arduradun gisa ere jokatuta; halaber, erakunde publikoa da beretzat egiten duen tratamenduaren arduraduna.

Helbidea: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48913 Bilbo- Bizkaia

Telefonoa: 94 656 3000

Eskubideak baliatu ahal izateko helbidea: EITBren Aholkularitza Juridikoa, Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbo - 48013 (Bizkaia)

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dbo-dpd@eitb.eus

Xedea: Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubideak baliatzeko egiten diren eskaerei erantzutea, eta haiek kudeatzea eta ebaztea. Izen-abizenak

Legitimazioa: Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Lege-betebeharra betetzea: DBEOren 6.1.c) art.

Hartzaileak: Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen eremuan aplikatu beharrekoak.

Nazioarteko transferentziak:

Tratamendu honen eremuan ez da halakorik egiten.

Kontserbazioa:

Urtebetez, eskubideak baliatzeko prozesua amaitzen denetik aurrera, edo, bestela, kontrol-agintariak erabaki irmoa ematen duen unetik aurrera.

Eskubideak: Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak EITB TALDEA osatzen duten enpresak bere datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez jakiteko eskubidea du.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea dute, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan, EITB TALDEKO enpresek datuak tratatzeari utziko diote, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egin edo horien aurrean defendatzeko izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, EITB TALDEARI eman dizkioten datuak formatu egituratu batean lortzeko, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan, bere horretan deskargatuak izateko edo EITB TALDEAK beste erakunde bati transmititzeko.

Interesdunak dbo-dpd@eitb.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz gauzatu ditzake bere eskubideak. Gainera, Datuak Babesteko Agentziari erreklamazio bat aurkez diezaioke, bereziki, bere eskubideen gauzatzean gogobeteta geratu ez bada, www.agpd.es webgunean adierazitako posta-helbidera eta/edo elektronikora idatziz.

SEGURTASUNA

Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, alteratzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea saihesteko egokiak diren segurtasun-neurri teknikoen eta antolaketakoen pean.

  • Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena