cerrar buscador

Pribatutasun Ataria

Ekitaldien pribatutasun politika

Ekitaldien inguruko informazioari buruzko pribatutasun politika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arduraduna: Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

EITB-EUSKAL IRRATI TELEBISTA ERAKUNDE PUBLIKOAk (Q0191001G), tratamenduaren eragile gisa, ekimenak kudeatzen ditu EITB Media SAUrentzat (A48139232), tratamenduaren arduradun gisa ere jokatuta; halaber, erakunde publikoa da beretzat egiten duen tratamenduaren arduraduna.

Helbidea: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48913 Bilbo- Bizkaia

Telefonoa: 94 656 3000

Eskubideak baliatu ahal izateko helbidea: EITBren Aholkularitza Juridikoa, Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbo - 48013 (Bizkaia)

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dbo-dpd@eitb.eus

Xedea: Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

EITB taldeko erakundeek antolatutako edo parte hartutako ekitaldi, jardunaldi eta gertakizunen hedapenari, informazio-eskaerari, inskripzioari eta garapenari buruzko informazio pertsonala kudeatzea. Parte-hartzaileen irudi-eskubideak erabiltzeko baimenak. EITB taldeko erakundeek antolatutako edo parte hartutako ekitaldien garapenari buruzko ikus-entzunezko materiala lortzea, eta webgune, sare sozial, hedabide eta informazio-buletin edo argitalpenen bitartez zabaltzea. Beste ekitaldi batzuetarako eta EITB taldea osatzen duten erakundeen jarduera eta zerbitzuetarako gonbidapenak bidaltzea, bitarteko fisiko eta/edo elektronikoen bidez. Gogobetetasunari eta zerbitzuaren kalitateari buruzko inkestak egitea.

Legitimazioa: Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Baimena: DBEOren 6.1.a) art.
Interes legitimoa: DBEOren 6.1.f) art.

Hartzaileak: Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen eremuan aplikatu beharrekoak, baita ekitaldia webgunearen, sare sozialen, hedabideen eta informatzeko buletinen edo argitalpenen bitartez zabaltzeko aplikatu beharrekoak ere.

Nazioarteko transferentziak:

Tratamendu honen eremuan ez da halakorik egiten.

Kontserbazioa:

Datu pertsonal ekonomikoak hamar urtez gordeko dira, hori baita zerga-administrazioaren egiaztatze-jarduerari dagokion preskripzio-aldia, gertaeraren ekitalditik zenbatzen hasita.

Gainerako xedeetarako datuak interesdunak aurka egin arte gordeko dira, edo aurka egindakoa tratamenduari baja eman arte.

Eskubideak: Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak EITB TALDEA osatzen duten enpresak bere datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez jakiteko eskubidea du.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea dute, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan, EITB TALDEKO enpresek datuak tratatzeari utziko diote, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egin edo horien aurrean defendatzeko izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, EITB TALDEARI eman dizkioten datuak formatu egituratu batean lortzeko, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan, bere horretan deskargatuak izateko edo EITB TALDEAK beste erakunde bati transmititzeko.

Interesdunak dbo-dpd@eitb.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz gauzatu ditzake bere eskubideak. Gainera, Datuak Babesteko Agentziari erreklamazio bat aurkez diezaioke, bereziki, bere eskubideen gauzatzean gogobeteta geratu ez bada, www.agpd.es webgunean adierazitako posta-helbidera eta/edo elektronikora idatziz.

SEGURTASUNA

Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, alteratzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea saihesteko egokiak diren segurtasun-neurri teknikoen eta antolaketakoen pean.