Pribatutasun Ataria

Parte-hartze interaktiboari buruzko pribatutasun politika

Parte-hartze interaktiboaren inguruko informazioari buruzko pribatutasun politika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Arduraduna: Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

EITB Media SAUk (A48139232), tratamenduaren eragile gisa, parte-hartze interaktiboa kudeatzen du EITB-EUSKAL IRRATI TELEBISTA ERAKUNDE PUBLIKOArentzat (Q0191001G), eta bera da bere buruarentzat egiten duen tratamenduaren arduraduna.

Helbidea: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48913 Bilbo- Bizkaia

Telefonoa: 94 656 3000

Eskubideak baliatu ahal izateko helbidea: EITBren Aholkularitza Juridikoa, Basurtuko Kaputxinoak, 2, Bilbo - 48013 (Bizkaia)

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dbo-dpd@eitb.eus

Xedea: Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Hauei buruzko informazio pertsonalaren kudeaketa: lehiaketak, zozketak, argazki eta bideoen erreprodukzioa eta emisioa, newsletterren bidalketa, WhatsApp Gestión kudeatzea eta kontsulta, zalantza, kexa eta iradokizunei erantzutea. EITB zerbitzuen erabiltzaileen komunitatea, edozein plataformatan.

0tik 14 urtera bitarteko haurren komunitateari buruzko informazioaren kudeaketa (HIRU 3).

Ekitaldi eta zozketetarako gonbidapenak bidaltzea bitarteko fisiko nahiz elektronikoen bidez, baita EITB taldea ostatzen duten erakundeen jarduera eta zerbitzuak ere.

Gogobetetasunari eta zerbitzuaren kalitateari buruzko inkestak egitea.

Legitimazioa: Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Baimena: DBEOren 6.1.a) art.

Hartzaileak: Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Legeak ezarritakoaren arabera tratamendu honen eremuan aplikatzekoak direnak (hartzaileak), baita zerbitzuari euskarri emateko beharrezko direnak ere (tratamenduaren arduraduna).

Nazioarteko transferentziak:

Tratamendu honen eremuan ez da halakorik egiten.

Kontserbazioa:

Urtebetez, erakundearekiko harremana edo kontsultaren kudeaketa amaitzen denetik.

Adingabeen komunitateari dagokionez, 14 urte bete arte, borondatez baja ematen diotenean izan ezik.

Eskubideak: Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak EITB TALDEA osatzen duten enpresak bere datu pertsonalak tratatzen ari diren edo ez jakiteko eskubidea du.

Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea dute, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan, EITB TALDEKO enpresek datuak tratatzeari utziko diote, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egin edo horien aurrean defendatzeko izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, EITB TALDEARI eman dizkioten datuak formatu egituratu batean lortzeko, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan, bere horretan deskargatuak izateko edo EITB TALDEAK beste erakunde bati transmititzeko.

Interesdunak dbo-dpd@eitb.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz gauzatu ditzake bere eskubideak. Gainera, Datuak Babesteko Agentziari erreklamazio bat aurkez diezaioke, bereziki, bere eskubideen gauzatzean gogobeteta geratu ez bada, www.agpd.es webgunean adierazitako posta-helbidera eta/edo elektronikora idatziz.

SEGURTASUNA

Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, alteratzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea saihesteko egokiak diren segurtasun-neurri teknikoen eta antolaketakoen pean.

  • Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena