Herri Kirolak

'Harri Herri'
"Harri Herri" saioaren neguko denboraldia. 1:13:00 min.
Neguko 'Harri Herri' saioa
HERRI KIROLAK - HARRI-JASOTZAILEAK
Harri-jasotzaileen emanaldiak 2:10:45 min.
AIZKOLARIAK
Aizkolaritzako emanaldiak 31:08 min.
Aizkolariak
1 / 27 Hurrengoa
Zer nahiago du entrenatzeko Joxe Mari Olasagatik? Gimnasioa ala mendia?

Zer nahiago du entrenatzeko Joxe Mari Olasagatik? Gimnasioa ala mendia?

Hiru aldiz izan da Pentatloiko txapeldun Joxe Mari Olasagati. Makina bat desafio egin ditu aizkolari onenen aurka. Harria jasotzen, zegan eta korrikan ere goi mailako kirolaria izan da igeldoarra. Orain, lehia utzia badu ere, apustuetan jarraitzen du, saltsa hori biziki gustuko du eta.

Jokin Eizmendik eta Lierni Osak ''Harri Herri''ko finalerako urratsa eman dute

Jokin Eizmendik eta Lierni Osak ''Harri Herri''ko finalerako urratsa eman dute

Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. 

Azpiazu: ''Asko kostatu zait harria uzteko erabakia hartzea''

Azpiazu: ''Asko kostatu zait harria uzteko erabakia hartzea''

Paulo Azpiazuk harri-jasotzea uztea erabaki berri du, lesioak eta bere bizitzako beste eginbehar batzuk tarteko. Harria alde batera uztearen arrazoiez eta bere ibilbideaz jardun gara berarekin.

Armintz Gorrotxategik hobe du gozogile lanetan jarraitu, herri-kirolen mundua ez baita berarentzat!

Armintz Gorrotxategik hobe du gozogile lanetan jarraitu, herri-kirolen mundua ez baita berarentzat!

Karmele Gisasola "Zelai III" herri-kirolariarekin ikasten izan da Armintz Gorrotxategi Mallabian. Txikitan aitzurrarekin oina moztu zuela aitortu du gozogileak, eta badirudi nagusitan ere aizkolari lanetan ez dela oso ongi moldatuko. Giza-probetan ere saiatu da 250 kiloko harriarekin.

Paulo Azpiazuk harria jasotzeari utziko dio gogo faltagatik eta bizkarreko lesio baten ostean

Paulo Azpiazuk harria jasotzeari utziko dio "gogo faltagatik" eta bizkarreko lesio baten ostean

Bergaran jaio, baina zazpi urte zituenetik Estellerrian bizi den harri-jasotzaileak aitortu duenez, "ez daramat harria odolean, horretan soilik % 100ean aritzeko". "Neureari gehiago denbora eskaini nahi diot", erantsi du.
Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia gailendu dira ''Kirol Herri'' saioaren lehen jardunaldian

Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia gailendu dira ''Kirol Herri'' saioaren lehen jardunaldian

Nerea Arrutik, Hodei Ezpeletak, Maddi Gesalagak eta Gari Garmendiak osatutako taldeak 8 puntu eskuratu ditu "Kirol Herri"ren lehen jardunaldian.

Kirol Herriren edizio berri parekidea aurkeztu dute

Kirol Herriren edizio berri parekidea aurkeztu dute

Aizkolaritza eta harri-jasotzea uztartzen dituen saio berria martxan da. Igandean, Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan, jokatuko da lehen jardunaldia. Bi gizonezkok eta bi emakumezkok osatuko dute taldea. Bakarkako finala abenduaren 31n jokatuko da, eta taldekakoa urtarrilaren 17an.

Iker Vicentek Nafarroako hamaikagarren txapela lortu du

Iker Vicentek Nafarroako hamaikagarren txapela lortu du

Iker Vicentek hamaikagarrenez irabazi du Nafarroako Aizkolari Txapelketa. Donezteben jokatu den finalean aise nagusituta, Mindegiaren marka ondu du Otsagabikoak.

Urra eta Maddi Gesalaga nagusi, Harri Txikien eta Kintopekoen Euskal Herriko txapelketan

Urra eta Maddi Gesalaga nagusi, Harri Txikien eta Kintopekoen Euskal Herriko txapelketan

Mikel Lopetegi "Urra"k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien txapelketa, zazpigarrenez, guztira 12.750 kilo jasota. Maddi Gesalagak, berriz, bigarren urtez jarraian jantzi du Kintopekoen txapela, marka guztiak hautsita guztira 3.900 kilo jasota.  

Iker Vicente: ''Bigarren oinbikoa pasata ikusi nuen nire burua aurretik; hortik aurrera, eroso ibili nintzen''

Iker Vicente: ''Bigarren oinbikoa pasata ikusi nuen nire burua aurretik; hortik aurrera, eroso ibili nintzen''

Iker Vicentek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen atzo, azaroaren 10ean. Otsagabiarra EiTBn izan da, azken garaipen horren inguruan hitz egiten.

Iker Vicente: ''Oso urduria naiz, baina ongi daramat presioa; atzokoan burua nahiko hotz ibili nuen''

Iker Vicente: ''Oso urduria naiz, baina ongi daramat presioa; atzokoan burua nahiko hotz ibili nuen''

Iker Vicente aizkolaria "Biba Zuek!" saioan izan da, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa laugarrenez irabazi berritan. Dioenez, azken entrenamenduetan oso ongi moldatu zen eta ikusten zituen irabazteko moduan zegoela. Oso pozik dago egindako lanaz, eta bukaeran gozatzea lortu zuen.

Iker Vicente, laugarrenez Euskal Herriko txapeldun

Iker Vicente, laugarrenez Euskal Herriko txapeldun

Iker Vicentek aurreikuspen guzti-guztiak bete ditu. Otsagabiko aizkolariak Euskal Herriko txapelketa irabazi du, erabateko nagusitasunez. Laugarren txapela da nafarrarentzat.

Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolarien ibilbidea, irudietan

Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolarien ibilbidea, irudietan

Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolari ohiak omendu dituzte Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako aizkolari txapelketan, Azkoitian. 

Inaxio Perurena: ''Plazara sartzerako lagunak bertsotan hasi zirenean malkotan lehertu nintzen''

Inaxio Perurena: ''Plazara sartzerako lagunak bertsotan hasi zirenean malkotan lehertu nintzen''

Historiako harri-jasotzaile handienetakoa da Inaxio Perurena, 300 kiloko harrien klubeko azken kidea, eta larunbatean Leitzan egindako agurraz aritu da "Biba Zuek!" saioan. Erakustaldia egin zuen esker ona emateko, eta egin zioten omenaldiak hunkitu zuen.

Nerea Sorondo, laugarrenez garaile Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan

Nerea Sorondo, laugarrenez garaile Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan

Sei aizkolari aritu dira lehian, eta Nerea Sorondok bere laugarren txapela eskuratu du. 36 ontzako bi enbor, 45eko beste bi eta bi kanaerdiko moztu behar zituzten, eta beratarra izan da azkarrena. 20 minutu eta 16 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko.

Inaxio Perurenak herritarren babespean esan dio agur harriari

Inaxio Perurenak herritarren babespean esan dio agur harriari

Inaxio Perurenak 30 urte baino gehiago eman ditu harriak jasotzen, baina larunbat honetan azkenekoz altxatu du plazan 250 kilokoa. Leitzan esan dio agur harri-jasotzeari, herritarren aurrean.

Inaxio Perurenaren bertsoa, bere agurrean: ''Horrela plazer handia da bi begiak bustitzea''

Inaxio Perurenaren bertsoa, bere agurrean: ''Horrela plazer handia da bi begiak bustitzea''

Leitzarrak amaiera eman dio bere ibilbide profesionalari, Leitzan, bere herrian, antolatutako jaialdian. Leku berean egin zuen lehen saioa harria jasotzen, 5 urte zituela.  

Emakumezkoen Euskal Herriko zazpigarren aizkolari txapelketa aurkeztu dute Elgoibarren

Emakumezkoen Euskal Herriko zazpigarren aizkolari txapelketa aurkeztu dute Elgoibarren

Larunbatean lehiatuko dira Nerea Arruti, Nerea Sorondo, Laiene Pikabea, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Karmele Gisasola.

Inaxio Perurenak erretiroa hartuko du: ''Datorren denboraldian sagardotegi mordo batera joateko helburua dut''

Inaxio Perurenak erretiroa hartuko du: ''Datorren denboraldian sagardotegi mordo batera joateko helburua dut''

Inaxio Perurena harri-jasotzaileak larunbatean emango dio amaiera bere ibilbideari, Leitzako plazan, duela 36 urte lehen saioa egin zuen lehen tokian. Lesioek eraman dute erabakia hartzera, eta masajista lanetan jarraituko du. Sagardotegi denboraldiaz gozatzeko asmoa du.

Iker Vicentek eta Eneko Otañok urtarrilaren 3an neurtuko dituzte elkarren indarrak

Iker Vicentek eta Eneko Otañok urtarrilaren 3an neurtuko dituzte elkarren indarrak

Dema Tolosako edo Azpeitiako zezen-plazan izango da, eta bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu jokoan. Vicentek bi kana-erdiko abantaila emango dio Otañori.

Patricia Martinek onartu du ez zuela txapela janztea espero eta podiuma egitea zela bere helburua

Patricia Martinek onartu du ez zuela txapela janztea espero eta podiuma egitea zela bere helburua

ETBn egindako elkarrizketan, Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazleak aitortu du "nekatuta" dagoela, baina "oso pozik" egindako lanarekin. Gainera, Ferrolekoak Gurutzetako zirujau lana entrenamenduekin nola uztartzen duen azaldu du.

Patricia Martin Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazlea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB2n

Patricia Martin Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketako irabazlea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB2n

Harri-jasotzaile galiziarrak, igandean, Euskal Herriko Txapelketako txapela jantzi zuen, Mungian; gaur gauean, 21:40tik aurrera, ETB2ko Kirolak saioan, Janire Fragua EITBko kazetariak elkarrizketa egingo dio.
Patricia Martin galiziarrak irabazi du Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa, ezustean

Patricia Martin galiziarrak irabazi du Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa, ezustean

Patricia Martin galiziarrak irabazi du igande honetan Mungian lehiatu den Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketa ezustekoa emanda. Ainitze Zumeta iazko garaileak ezin izan ditu lanak amaitu. 

Maddi Gesalaga eta Xabat Olaizola izan dira onenak lehenengo kanporaketan

Maddi Gesalaga eta Xabat Olaizola izan dira onenak lehenengo kanporaketan

Emakumezkoetan, Gesalagak, Patricia Martin debutariak, Olaia Esnaolak eta Estefania Etxebestek egin dute aurrera. Gizonezkoetan, berriz, Xabat Olaizolak eta Aimar Galarragak beste horrenbeste egin dute. 

Larunbat honetan hasiko da ''Harri Herri''ren hurrengo edizioa

Larunbat honetan hasiko da ''Harri Herri''ren hurrengo edizioa

Kanporaketetan, 21 gizonek eta 17 emakumek hartuko dute parte, eta martxoan jokatuko den "Harri Herri" txapelketan parte hartzea izango dute helburu.

Iker Vicente: ''Urtea bukatu aurretik desafio bat egin nahiko nuke''

Iker Vicente: ''Urtea bukatu aurretik desafio bat egin nahiko nuke''

Iker Vicente aizkolariak desafioa bota du, hartu nahi duenarentzat. Asteazkenean Tolosako Cantabrico tabernan izango da, aurkaririk prest balego, apustuaren nondik norakoak ixteko.

Ugalde eta Etxebarria nagusitu dira Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan

Ugalde eta Etxebarria nagusitu dira Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan

Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan, Abadiñon, Joseba Ugaldek irabazi du artaziekin eta Mikel Etxebarria nagusitu da makinarekin. Txapela lortzeaz gain, Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako txartela ere lortu dute.

Ardi-moztaileen txapelketetan, zer hartzen dute kontuan epaileek?

Ardi-moztaileen txapelketetan, zer hartzen dute kontuan epaileek?

Gaur jokatuko da Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa, Abadiñon. Askorentzat ezezaguna den modalitate honetan epaileek zer hartzen duten kontuan azaldu digu Ipar Arrindak.

Joseba Attard, ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioaren bultzatzaile nagusia

Joseba Attard, ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioaren bultzatzaile nagusia

Larunbatean, Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa jokatuko da Abadiñon. Joseba Attard funtsezkoa izan da hori egin ahal izateko eta ofizialtasuna lortzeko.

Ardi moztaileen Euskal Herriko Txapelketa, larunbat honetan, Abadiñon

Ardi moztaileen Euskal Herriko Txapelketa, larunbat honetan, Abadiñon

17:30etik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai Euskal Herriko ardi moztaileen txapelketa. Martxoan Zeelanda Berrian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela dago jokoan.

Euskal Herriak zilarra lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kilokoan

Euskal Herriak zilarra lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kilokoan

Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kiloko kategorian, finalean Suitzaren aurka galdu eta gero.

Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Munduko Sokatira Txapelketan

Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Munduko Sokatira Txapelketan

Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, hirugarren posturako lehian Suitza menderatuta.

Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan

Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan

Euskal selekzioak urrea irabazi du Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategorian final estuan Suitza menderatuta.

Goiherrik zilarra bereganatu du 23 urtez azpikoan; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan

Goiherrik zilarra bereganatu du 23 urtez azpikoan; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan

Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, Goiherrik zilarra bereganatu du emakumeen 23 urtez azpiko modalitatean; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan.

Gaztedik lortu du urrea, eta Goiherrirentzat izan da zilarra, Munduko Sokatira Txapelketan

Gaztedik lortu du urrea, eta Goiherrirentzat izan da zilarra, Munduko Sokatira Txapelketan

Munduko Sokatira Txapelketan, Nottinghamen (Ingalaterra), bi euskal talde izan dira aurrez aurre 560 kiloko kategoriako gizonezkoen finalean: Gaztedi eta Goiherri. Lehia estua izan dute, eta, azkenean, hirugarren tiraldian, Laukizko taldeak mendean hartu du Erandiokoa. 

Hasi da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa

Hasi da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa

Nottinghamen da lehia, gaur hasita. Goizean, bi euskal talde aritu dira gizonezkoen 600 kiloko mailan, baina ez dute dominak irabazteko borrokan sartzerik izan. 

Iker Vicente, bere unerik onenean

Iker Vicente, bere unerik onenean

Boisen (AEB) erakustaldi batzuk eman ondoren, Otsagabiko aizkolariak Ramon Latasa Memoriala irabazi zuen Sunbillan, eta orain astebete Urrezko Kopa eskuratu zuen Donostian, bosgarren aldiz.

Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin

Mikel Lopetegi eta Ainitze Zumeta berriro garaile Igeldoko eta Uliako harriekin

Zumetak, gainera, berak aurretik jarritako marka ondu du, 70 kiloko harriari 23 altxaldi emanda. Mikel Lopetegik, berriz, 135 kiloko harria 18 aldiz altxatu du, Paulo Azpiazuk baino altxaldi bat gehiago eta Beñat Telleriak baino hiru gehiago eginda. 

Bosgarren Urrezko Kopa Iker Vicenterentzat

Bosgarren Urrezko Kopa Iker Vicenterentzat

Otsagabiko aizkolariak Txikia IV.a, Mikel Larrañaga, Hodei Ezpeleta eta Joxean Etxeberria garaitu ditu ostiral honetan Donostiako Trinitate Plazan.

Julen Gabirondo kirolariarekin izan gara: ausartuko litzateke ''El Conquistador'' saioan parte hartzera?

Julen Gabirondo kirolariarekin izan gara: ausartuko litzateke ''El Conquistador'' saioan parte hartzera?

Julen Gabirondo segalaria Euskal Telebistako saio berezian izan da, Lur Errekondorekin batera. Klaudio Landak galdera argia egin dio: "Ausartuko zinateke 'El Conquistador' saioan parte hartzera?". Erantzunak txundituta utzi gaitu!

1 / 27 Hurrengoa

  • Sokatira

    Sokatira

    Euskal herri kirolaren azken ordukoa, eitb.eus-en.