Itxi

telebista

11. edizioa

'El Conquis'-en castingak Donostian jarraitzen du

A.A.

EiTB

ETB2ko saioko lantaldea EiTBk Donostian duen egoitzan izango da gaur ere, 09:00etatik 19:30era.

  • Iruñako castingaren une bat

    Iruñako castingaren une bat

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren castingak Donostian jarraituko du gaur ere. Abentura saioko lantaldea EiTBk Gipuzkoako hiriburuan duen egoitzan izango da 09:00etatik 19:30era, hamaikagarren ediziorako lehiakide bila.

Ondoren, bihar eta etzi, EiTBren Bilboko egoitzara joango dira hautaketak egiten jarraitzeko. Uztailaren 10ean eta 11n izango dira castingak Bilbon, 09:00etatik aurrera.

Horrez gainera, lehiakide izan nahi dutenek castinga online ere egin dezakete, 'El Conquistador'-ek eitb.com-en daukan webgunean aurkituko duten formularioaren bidez bideo bat bidalita.