Itxi

telebista

Audientzia

Donostiako Banderaren lehen txanda, audientzian lider

A.E.

EiTB

Emanaldiak %29,3ko audientzia izan zuen, euskaldunen artean %41.

Donostiako Banderaren lehen txanda audientzian buru izan zen bere ordutegian eta, hartara, ETB1ek igande goizean duen audientzia nagusitasunari eusten dio. Erretransmisioak %29,3ko audientzia zatia eskuratu zuen, euskaldunen artean %41. Horrez gain, saioak bataz beste 82.000 ikus-entzule izan zituen eta 163.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Donostiako Banderaren lehen txandak iaz izandako audientzia gainditu zuen.