cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Ibai Alberdi
Ibai

FABORITOA

Adina:21 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Aretxabaleta
Ibai Alberdi

"Nire pasiorik handiena behiak dira. 100% baserritarra, abeltzain harrotasuna"

21 urteko baserritarra Aretxabaletakoa da. Baserrian jaioa, %100ean baserritarra dela dio. Mantentze industrialeko ikasketak ditu, baina bere ametsa abeltzaina izatea izan da beti. Hala, baserrian behiekin ibiltzen da lanean. Izan ere, bere afiziorik handiena behiak dira. Bere "maitasun platonikoaren" tatuaje bat du bizkarrean, Txolin, bere behia.

 "Rantxera" eta bertsozalea ere bada. Kalimotxoa ere asko gustatzen zaio, eta mus karta-jokoan ere abila ei da.

Jatorra, alaia eta oso umoretsua da. Hori bai, jenio bizia du, baina hala ere, oso maitakorra da. Ez zaizkio barazkiak edota entsaladak gustatzen, "nire dieta nahiko karniboroa da" dio berak. Kalera bakarrik gauez jaisten da, parrandara. 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:17

Ibai Alberdi, behiak zaletasun dituen baserritar aretxabaetarra

Ibai Alberdik 21 urte ditu eta baserritar aretxabaetarra da.Kalimotxoa eta kalea gustatzen zaizkio, baina baserria da bere bizitza. Bere zaletasuna behiak dira, eta bere behietako baten buruaren irudia tatuatuta dauka. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Edu Pascual kaletar bilbotarra izango du bikote.