cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Axun Elizalde Ariztegi
Axun

FABORITOA

Adina:36 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Etxalar
Axun Elizalde Ariztegi

"Txikia eta fina naiz, baina baserrian edozein lanetan aritzeko kapaza naiz" 

Axun Elizalde Etxalarko baserri batean jaio zen, baina duela 15 urte Amaiurrera joan zen bizitzera. Erizaintzako laguntzaile izateko erdi mailako modulu bat ikasi zuen. Egun, abeltzain lanetan ibiltzen da Etxalarko behitegi batean. Asteburuetan berriz, estanko batean aritzen da lanean. 

Motorzale amorratua da; egia esan, abiadurarekin zerikusia duen edozer gustatzen zaio. Kirola egitea ere gustuko du; patinetan eta bizikletan ibili, eta korrika egin esaterako. Dantzan ere moldatzen da.

Axun oso-oso mugitua, aktiboa eta urduria da. Izaera irekia du eta maitakorra da. 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:53

Axun Elizalde, geldirik egon ezin duen Amaiurko baserritarra

Axun Elizaldek 36 urte ditu eta Amaiurko baserritara da. Txikia eta fina izan arren, arazorik gabe egiten ditu baserriko lan guztiak. Ezin da geldirik egon, oso urduria baita. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Andoni Larrarte kaletar hondarribiarra izango du bikote.