cerrar buscador

Bilatu nahieran-en

EITB TALDEA

EITB 2030 Estrategia

EITBren seinale digital berriak munduko ikus-entzule guztien eskura jarriko ditu euskal edukiak

EITB MEDIA

  • ''Audiovisual is digital''

    "Audiovisual is digital"

EITBk beste urrats garrantzitsu bat emango du aro digital berrian: azken joera eta garapen teknologikoak txertatuko ditu ETBBasque nazioarteko kanalaren zabalkundea egiteko. Seinalearen kalitatea handitzeaz gain, euskara eta euskal kultura munduko ikus-entzunezko ekosisteman babestuko du EITBk.

Biba Zuek!

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Erremontari

EITB pilotaren etxea

Sagardoaren Txapelketaren ikusgarritasuna eta zirrara, "Erremontari" saioaren laugarren denboraldian

EITB MEDIA

6:39

EITBren babesarekin urtez urte sendotuz doan lehiaketa nobedadez josita dator: aurten ostegunetan jokatuko dira partidak, finala izan ezik; pilotari guztiek pultsometroa eramango dute; eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du, kirol esparruko aditu bat, bikoteari laguntza emango diona.

telebista

- Estreinaldia

0:20
ITXASO

'Itxaso' telesailaren estreinaldia, ostiralean, ETB1en eta eitb.eus atarian

Primeran plataforman izandako arrakastaren ondotik, EITBk 'Itxaso' telesaila emitituko du laster. Itxaso Mexikon bizi da amarekin, baina azken hau hiltzean, Euskal Herrira etorriko da aitarekin bizitzera. Bien arteko harremana ardatz izango du surfaren munduan girotutako telesailak.

0:34

ETB1en eta eitb.eus atarian

''Ez Da Giro'' saioak Giroaren jarraipen zabala egingo du maiatzaren 4tik 26ra bitartean

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfonso Arroiok eta Alessandro Rutak Giroaren nondik norakoak aztertuko dituzte "Ez Da Giro" saioan. Lasterketako etapa bakoitzaren jarraipena egingo dute, eta solasean arituko dira aditu eta gonbidatuekin. ETB1en eta eitb.eus atarian izango da ikusgai.

telebista

- Maiatzaren 18an

0:23

Reala vs Bartzelona, Kopako final handia, zuzenean eskainiko du EITBk maiatzaren 18an

Natalia Arroyoren taldeak historia egin nahi du Bartzelonaren aurka. Ez galdu, Reala eta Bartzelonaren arteko Kopako final handia. Zaragozatik zuzenean eskainiko dute esukaraz ETB2k eta eitb.eus atariak, datorren maiatzaren 18an.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
google_play apple store