Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatz solomoa txipiroi tagliatelleekin
Legatz solomoa txipiroi tagliatelleekin
Osagaiak
  • Legatz solomoa:
  • -2 legatz solomo, 180 gramokoa bakoitza
  • -Gatza
  • -Perrexil txikitua
  • Saltsa berdea:
  • -Legatz hezurrak, 500 g
  • -2 baratxuri ale
  • -Oliba olioa, 2 koilarakada
  • -Irina, 50 g
  • -Ardo zuria
  • -Ura, litro bat
  • -Perrexil txikitua
  • Txipiroi tagliatelleak:
  • -4 txipiroi ertain
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Perrexila
  • -Baratxuri-ale bat
  • -Txipiroi tinta olioa, koilarakada bat
  • -Ziazerba hostoak
  • -12 Cherry tomate, kolore desberdinetakoak
Prestaketa

Legatz solomoa

Legatzari solomoak atera, gatzatu, eta saltsa berdean sartu, egin arte, 5-6 minutu.

Saltsa berdea

baratxuri xerratua oliotan gorritzen jarri, eta legatz hezurrak sartu. Buelta batzuk eman ondoren, irina gehitu, ondo nahastu, eta ardo zuria bota. Ondo murriztu, eta ura sartu; 15 minutuz irakiten utzi, iragazi, eta loditasun pixka bat hartu arte sutan utzi.

Txipiroi tagliatelleak

Txipiroi garbiak tira fin luzeetan zatitu. Bestalde, baratxuri txikitua, gatza, perrexila eta olioa nahastu, eta txipiroi tagliatelleak bertan sartu, beratzeko.

Bukaera

Txipiroiak oliotatik atera, eta zartagin bero batean minutu batez salteatu bixkor-bixkor; tomate konfitatuak eta ziazerba hostoak gehitu, eta sutatik atera. Plater sakon bat hartu, eta legatza jarri; gainean, txipiroi tagliatelleak barazkiekin eta saltsa berde pixka bat; perrexila bota, eta txipiroi tinta olioarekin apaindu.