Bigarrenak
Heura barazki erreekin:
Zartagin bero batean, tipulina eta azenarioa juliana eran olioarekin bota, erregosi eta barrengorriak gehitu. Gorritu eta heura sartu, salteatu eta zartaginetik atera.
Anakardo krema garratza:
Aurreko egunean, anakardoak uretan beratzen jarri.
Egun berean, anakardoak xukatu, garbitu eta turmix bol batean jarri. 100 ml ur, limoi-zukua, ozpina, koilarakadatxo erdi gatz eta piperbeltz eho berria gehitu. Txikitu multzoa krema leuna lortu arte.
Dilista tartarra:
Koipekiaren osagaiak prozesatu, dilistekin eta gainerako barazkiekin nahastuta. Gatz-puntuan jarri eta piperbeltzarekin ondu.
Sobrasada begetala:
Baratxuri-buruak eta tomate handi heldua labean eduki, ondo erre arte. Bitartean, patata eta tomate lehorrak uretan eta ardo zuria egosi. Tomate lehorrak tomate errearekin eta olio pixka batekin txikitu. Patata sardexkarekin birrinduta eta baratxuriak zurituta gehitu. Sardexka batekin nahastu eta espeziak gehitu, nahasketa uniformea lortu arte.
BUKAERA:
Plater azal batean metalezko eraztuna jarri eta dilista tartar koilarakada bat jarri, gainean heura eta barazki salteatuak eta gainetik sobrasada hari batzuk bota. Honen inguruan anakardo krema garratza ipini.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa