Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Dilista egosiak sakramentuekin
Dilista egosiak sakramentuekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Dilista egosiak:
  • Dilistak, 300 g
  • Tipula bat
  • Tipulina txikituta, 100 g
  • Baratxuri ale bat
  • Azenarioak, 50 g
  • Oliba-olioa, 5 cl
  • Erramu hosto bat
  • Tomate heldua, 100 g
  • Piperrautsa
  • Txorizoa, 100 g
  • Urdaia, 100 g
  • -Sakramentuak:
  • Arroz odolki bat
  • 8 pipar ozpinetan
  • Lehen egositako urdai, txorizo eta txerri saihets pusketak
  • Típula odolki bat
  • Kale hosto batzuk
Prestaketa

Dilista kozinatuak:

Lapiko batean dilistak ur hotzetan egosten jarriko ditugu. Bertara tipula osoa, erramua, txorizoa, urdaia eta txerri saihetsak sartuko ditugu. Estalkia jarri lapikoari eta dilistak egin arte su baxuan edukiko ditugu. Zartagin bateanolio-errea egingo dugu. Txorrotada bat oliba-olio, tipulin txikitua, azenarioa eta baratxuri alea txikituta sartuko ditugu. Minutu batzuez egiten utziko ditugu eta koilarakada bat piperrauts sartuko diogu, ondo erregosi eta tomate heldua gehituko diogu azal eta hazirik gabe. Ondo gorritua dagoenean, dilistak dauden lapikora botako dugu eta txorizoa, urdaia eta saihetsak eginda badaude atera egingo ditugu ontzi batera. Orduan dilisten lapikoa itzali egingo dugu.

 

Sakramentuak:  

¿       Arroz odolkia xerratan moztu eta zartaginetik pasako dugu azala kurruskari geratu arte.

¿       Tipula odolkia uretan egosi eta azala kendu ondoren, dena txikitu egingo dugu, bolak egin eta tenpuratik pasako dugu oliotan frijitzeko.

¿       Txerri saihetsari hezurra kendu eta haragia molde batean sartuko dugu hoztu arte. Moldetik atera, karratu batzuk moztu eta zartaginean gorritu.

¿       Urdai pusketa ere zartaginean gorrituko dugu.

¿       Txorizoa xerratan moztuko dugu.

¿       Kalea uretan erdi egosi eta zartagin bero batean baratxuriarekin salteatu egingo dugu.

 

Bukaera:

Zopa ontzi batean dilista kazo batzuk zerbituko ditugu. Plater batean sakramentu guztiak jarri eta piparrak oliba olio txorrotada batekin.