Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tagliateli beltzak txipiroi eta ganba salteatuekin eta intxaur eta errukula pestoa
Tagliateli beltzak txipiroi eta ganba salteatuekin eta intxaur eta errukula pestoa
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Tagliateli belten orea:
  • Irina, 200 g
  • Arto semola, 50 g
  • 2 arrautza
  • Oliba-olioa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Txipiroi tinta, koilarakada txiki bat
  • Ziazerbak, 150 g
  • 2 adar tomate zurituta eta karratutxotan zatituta
  • Baratxuri ale bat
  • Txipiroi eta ganba salteatuak:
  • 4 txipiroi
  • 6 ganba
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • Errukula eta intxaur pestoa:
  • Errukula, 100 g
  • Intxaur zurituak, 75 g
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa, 160 g
  • Ricota gazta, 100 g
  • Gatza
Prestaketa

Tagliateli beltzen orea:

Irinarekin eta arto semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, txipiroi tinta, olioa eta gatza jarri. Eskuekin landu ore bat egin arte eta hozkailuan egoten utzi. Orea prest dagoenean, arto-semola pixka bat hartuta lantzen hasiko gara, eta pasta-makinarekin lanean hasiko gara. Pasta egosteko, urez beteriko eltze batean gatz puntua jarrita 3-4 minutuz.

Txipiroi eta ganba salteatuak:

Txipiroiak zerrendatan zatitu. Ganbak zuritu eta baratxuria txikitu. Zartagin bero batean olioa eta baratxuri txikitu koilarakada bat bota. Dantzan hasten denean, txipiroiak eta ganbak bota, pixka bat salteatu, perrexila bota eta sutatik atera.

Errukula eta intxaur pestoa:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu. Katilu batera pasa.

BUKAERA:

Zartagin bero batera oliba olio txorrotada bat eta baratxuri txikitu koilarakada bat bota. Dantzan hasten denean, tomatea sartu, bi buelta eman eta ziazerba hostoak gehitu. Su bizia mantendu eta txipiroi pasta bota eta salteatu. Plater batean txipiroi pasta jarri eta gainean txipiroi eta ganbak. Inguruan pesto koilarakada bat.