Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tagliateliak karbonara erara parmesano kurruskariarekin
Tagliateliak karbonara erara parmesano kurruskariarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pasta freskoa:
  • Gari-irina, 300 g
  • Semola, 50 g
  • 2 arrautza
  • 4 gorringo
  • Oliba-olioa, 2 koilarakada
  • Gatza, koilarakadatxo bat
  • Karbonara saltsa:
  • 3 tipulatx
  • Guanciale edo txerri-ahi zati bat
  • 3 arrautza gorringo
  • Limoi baten azal birrindura
  • Parmesano zati bat
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Tipulin adartxoak txikituta
  • Parmesano kurruskaria:
  • Parmesano birrindua
  • Limoi birrindura
  • Gazta saltsa edo aparra:
  • Brie gazta, 100 g
  • Esnea, 200 g
  • Esne gaina, 200 g
  • Gatza
  • Arto irina, 5 g
Prestaketa

Pasta freskoa

Irina bahetu, menditxo bat osatu, inguruan zulotxo bat egin eta gorringoak, arrautzak, olioa eta gatza bota.

Sumendiaren barruko osagaiak pixka bat irabiatzen saiatu eta irina kanpotik barrura lantzen hasi. Ondo oratu behar da. Oreak sendoa, elastikoa eta distiratsua izan behar du. Arrautzen tamainaren, olioaren kalitatearen, tenperaturaren eta abarren arabera, irin gehiago gehitu behar izaten da. Ordu erdian uztea komeni da. Gero, nahi dugun forma eman.

Karbonara saltsa

Zartagin batean olioarekin tipulatxak txikituta erregosten jarri. Beste ontzi batean, gorringoak bota eta behar adina parmesano birrindu, limoi birrindura, oliba olio txorrotada bat gehitu. Gatza eta piperbeltza ere botako diogu.

Tipulatxa dagoen zartaginera, guancialea karratutxotan bota eta minutu batzuk gorritzen utziko dugu.

Tagliateliak egosita daudenean, gorringoak dauden ontzira botako ditugu guancialearekin batera eta pinza batzuekin dena nahasten joango gara, dena ondo batuta eta krematsua uzti arte. Gazta birririndu gehiago behar badu, gehitu egingo diogu, eta azkenik tipulin adartxo txikitua bota.

Parmesano kurruskaria

Labe erretilu batean metalezko eraztun batean parmesano birrindu koilarakada bat sartuko dugu, zabaldu eta limoi birrindu pixka bat gehituko dugu. Labea 170 ºC-tan piztuta edukiko dugu eta 5-10 minutuz sartuko dugu gorritu arte. Hozten denean, erretilutik atera.

Gazta saltsa edo aparra

Gazta dado txikitan eta azalik gabe zatitu. Esne gaina, esnea eta gelatina irakiten jarri.

Turmixarekin nahasi. Berriz irakin eta gazta gehitu.

Berriro gurinarekin nahasi.

Txinatar finetik pasatu eta hozkailuan sifoi baten barruan, bi kargarekin gorde.

Bukaera

Plater sakon batean, tagliateli emultsionatu eta krematsuak jarriko ditugu eta parmesano kurruskaria gainean jarriko dugu. Gazta saltsa inguruan jarri.