Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Lander Fernandez ondarroarra, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EITB
Legatz solomoa txipiroi tagliatelleekin prestatuko du Joseba Arguiñanok.
-
Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea. Argazkia: EITB
Gaur arratsaldean, arraina izango da nonahi "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Honako honetan, Lander Fernandez ekarriko dute Aiako platora. Hainbat saltsatan dabilen ondarroarra harritzeko asmoz, errezeta bikaina prestatuko du gure Josebak: legatz solomoa txipiroi tagliatelleekin. Gainera, Sutargi jatetxean legatza Ondarroako erara nola egiten duten ikusiko dugu, eta Getariako arrantzale batekin egongo dira.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.