Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Joxe Joaquin Jauregi okina, gaur eguerdian, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Gainera, Biolandare mintegia eta bertako tomateak nola hazten dituzten ezagutuko dugu Rakel Lopezekin.

  • Joxe Joaquin Jauregi, Aretxabaletako okina

    Joxe Joaquin Jauregi, Aretxabaletako okina. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, Joxe Joaquin Jauregi Aretxabaletako okina izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan gonbidatu. Josebaren laguntzaz, izokina eta kinoa poke bowla nola egin erakutsiko digu. Ia 80 urte dauzka, baina oraindik ziztu bizian ibiltzen da motorrean. Bere ibilgailu dotoreak erakutsi eta beraiekin egindako bidaiak eta bizitako anekdota harrigarriak kontatuko dizkigu. Hamaika istorio ditu, edonor aho-zabalik uzteko modukoak guztiak.

Horrez gain, Gamizeraino joango gara, Rakel Lopezek Biolandare mintegian hazten dituen tomateak ikustera.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.