Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Jose Angel Hita, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Horrez gain, Lizarrako Angela gozotegiko espartin tipikoak eta Itziarreko Saka ganadutegiko zezenak ezagutuko ditugu.

  • Jose Angel Hita, Lizarra inguruko ekoizlea

    Jose Angel Hita, Lizarra inguruko ekoizlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

 "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak Nafarroako produktu ederrak ezagutzeko aukera eskainiko digu gaur eguerdian, Jose Angel Hita ekoizlearen eskutik. Lizarra ingurutik dator Hita, eta bere barazkiekin plater itzela prestatzen irakatsiko digu: menestra zainzuriekin.

Askorik urrundu gabe, Lizarrako Angela gozotegian, hango espartin tipikoak probatzeko aukera izango dute saioan. Eta ondoren, Nafarroatik Gipuzkoara joango dira; Saka ganadutegikoek zezenak hazten dituzte Itziarren, eta beraien historia ezagutzeko aukera izango dugu.

Ez galdu, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.