Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

"El Conquis"eko Mikel Perez, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Saioa Aramaoira eta Bilbora ere gerturatuko da eztia eta Charamel gozotegia bisitartzera, hurrenez hurren.

  • Mikel Perez.

    Mikel Perez. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur, aurten "El Conquistador del Caribe" realityko txapelduna izan den Mikel Perez etorriko da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko sukaldera. Gorriak ikusi zituen lehiaketan, jatekoarekin besteak beste, eta ordaina hartzeko edo, postre goxoa prestatuko dio Arguiñanok: ezti kremaz betetako tutua sagar karamelizatuarekin.

Eta gozozaleak garenez, Aramaioko Aldekoa eztia dastatzera joango gara. Eta Bilboko Charamel gozotegia ere bisitatko dugu, bertan, euskal pastel itzela prestatuko digute. Hauxe bai astea borobiltzeko modu bikaina.

Hori guztia eta gehiago "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.