Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Aste honetan

Hondarribiko Kai Zaharra jatetxea, 'Txoriene' saioan

B.F

EiTB

Aste honetan, 'Txoriene'ko ataletan, Hondarribiko Kai Zaharra jatetxea izango dugu. Iosu Carrionek eta Fermin Arozenak jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigute.

Aste honetan, 'Txoriene'ko ataletan, Hondarribiko Kai Zaharra jatetxea izango dugu gonbidatu. Iosu Carrion eta Fermin Arozena sukaldariek Kai Zaharra tabernan dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigute astean zehar.

Kai Zaharra jatetxea Hondarribiko Alonso Almirantearen kalean dago, Txingudiko badia aurrez aurre duelarik. Paraje paregabeaz gain, Kai Zaharrean karta zabala eskaintzen digute Iosu Carrion eta Fermin Arozena sukaldariek.

Bi sukaldariek, ohiko errezetez gain, koktel bereziak prestatuko dituzte astean zehar 'Txoriene' saioan. Carrionek eta Arozenak prestatuko dituzten errezeten artean, honakoak daude: txipiroiak pelaio erara, antxoa tortilla, mojitoa eta kafe irlandarra.

Hau guztia, aste honetan, 13:30etik aurrera, 'Txoriene' saioan, ETB1en.