Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Getariako parrileroak izango dira gonbidatu aste honetako 'Txoriene'n

A.A.

EiTB

Michelin izarra eskuratu berri duen Elkano jatetxeko Aitor Arregi, Kaia eta Kaipe, Mayflower, Iribar eta Xixario jatetxeko sukaldariak izango ditu lagun Pili Manterolak.

  • Pili Manterola eta Elkanoko Aitor Arregi

    Pili Manterola eta Elkanoko Aitor Arregi

Getariako eta Orioko parrileroak izango ditu gonbidatu aste honetan Pili Manterolak ETB1eko 'Txoriene' saioan. Getariako Elkano, Kaia eta Kaipe, Iribar eta Mayflower jatetxeetako sukaldariak eta Orioko Xixario jatetxekoak hainbat plater prestatuko dituzte eguerdiero ETB1en. Itsas ondoko herriak izanik, arrainak izango dira nagusi aste osoan zehar 'Txoriene'n.

Kaia eta Kaipe jatetxeen izenan Igor Arregik hartuko du parte 'Txoriene'n. Abankandoa plantxan eta mihi-arraina parrilan prestatuko ditu Piliren laguntzarekin.

Azaroan lehen Michelin izarra eskuratu zuen Elkano jatetxetik, berriz, Aitor Arregi etorriko da. Txirlak eta legatz-kokotxak parrilan eta erreboiloa nola prestatzen dituzten erakutsiko digu.

The Mayflower jatetxeak ere bidaliko du ordezkaria, Iñaki Requejo hain zuzen ere. Legatz-kokotea eta itsas-zapoa aukeratu ditu ETB1eko saioan egiteko.

Egunetako batean, bere jatetxe propioko sukaldaria izango du lagun Pili Manterolak. Iribar jatetxeko sukaldaria da Pili eta, bertan lankide duen Oscar Fernandez-Quejorekin batera; lanpernak, txibiak eta ganba gorriak parrilan egingo du lehendabizi, eta txuleta eta txakolin-sorbetea, ondoren.

Azkenik, Getaria utzi eta Orio aldera egin du 'Txoriene'k parrilero bila. Xixario jatetxe ezaguneko Luis Mari Urangak bixigua eta muxarra parrilan erreta prestatuko ditu.

Hau guztia, aste honetan izango dugu 'Txoriene'n, 13:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.