Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Jaki japoniarrak eta menu garbigarria, aste honetan, 'Txoriene' saioan

Ibai Zabalak abiatu du astea sukaldean, eta menu garbigarria eta jaki japoniarrak etorriko dira gero. Ostegunean, Euskaber arrautza ekoizlea izango dugu gonbidatu, eta bukatzeko, Orgi jatetxekoak.

Ohikoa den legez, kirolari batek abiatu du astea 'Txoriene' saioan, ETB1en; asteon, Ibai Zabala pilotaria izan da sukaldari lanetan. Asteartean, aldiz, menu garbigarria izango dugu, Silvia Huegun elikaduran adituaren eskutik.

Asteak aurrera egin ahala, atzerriko sukaldaritzaren alorrean, ukitu japoniarrak hartuko du saioko sukaldea; izan ere, jaki japoniarrak ekarriko dizkigu Hiromi Yoshidak. Ostegunean, Arantxa Armendariz Euskaber arrautza ekoizlea izango dugu gonbidatu, eta astea bukatzeko, ostiralean, Orgi jatetxeko Mikel Odriozolak prestatuko ditu miniaturak edo pintxoak.

Ez ezazu galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.