cerrar buscador

17:30

Trafikoa

MUSKIZ

La Arenako zubiaren errepide lanek errei bat itxiko dute urtebetez

Erreformak datorren martxoan hasiko dira eta lau milioi euro balioko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Muskizeko (Bizkaia) La Arenako zubiaren errepide lanak egunez egingo dira, ibilgailu-zirkulazio gutxien dagoen orduetan, eta errei baten itxiera ekarriko dute urtebetez. Hala azaldu du Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak.

Erakundeak izan duen Gobernu Kontseilua eta gero, Unzuetak zehaztu du zubiaren erreforma lanek urtebete iraungo dutela. Datorren martxoan hasiko dira, eta lau milioi euro balioko dute.

La Arenako zubia Bilboko autobiatik Kantabriara doan ibilbidean kokatuta dago, eta Bizkaiko errepiderik zeharkatuenetako bat da, egunean 55.000 ibilgailu pasatzen baitira bertatik.

Nahiz eta teknikariek oraindik errepide lanak egiteko ordutegi zehatza adostu ez duten, zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko, printzipioz egunean zehar ekingo zaie erreformei.

Iruzkinak