Itxi

Athletic Club

Irailaren 25/26

Athletic Club: FC Bartzelonaren kontra, Klubeko Egun Erdia

Erredakzioa

Zaleek iaz baino gehiago ordaindu beharko dute partida ikusteko. Harmaila nagusiko sarrera baten truke, 110 euro.

Ligako Txapelketari dagokion FC Bartzelonaren aurkako partida, irailaren 25/26ko asteburuan (data eta ordutegia zehazteke daude) jokatuko dena, Zuzendaritza Batzak Klubeko Egun Erdia izendatzea erabaki du, irailaren 7an Ibaiganen egin duen bileran.

Salneurriak publiko eta bazkideentzako honako hauek izango dira:

Bazkideak

HARMAILA NAGUSIA: 35 euro.
GAINERAKO HARMAILAK: 30 euro.
EKIALDE ETA ALBOKO AURREALDEAK: 25 euro.
IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 20 euro.

Publikoa

HARMAILA NAGUSIA: 110 euro.
GAINERAKO HARMAILAK: 100 euro.
EKIALDE ETA ALBOKO AURREALDEAK: 70 euro.
IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 55 euro.
UMEAK: 20 euro.