Gizartea -

'Teleberri' saioan

ETBko kazetari baten lana oztopatu dute Bartzelonan

Hainbat lagunek osatutako talde bat mikrofonoa birritan kentzen saiatu da, eta kazetaria bultzatu egin du.

ETBko kazetari bat bultzatu dute Bartzelonako manifestazioan

0:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETBko kazetari baten lana oztopatu egin du igande honetan Bartzelonan hainbat gizonezkok osatutako talde batek.

Bartzelonako manifestazioaren berri emateko eguerdiko 'Teleberri' saiorako zuzenekoa egitera zihoanean, talde horrek kazetariari hurbildu zaio, mikrofonoa birritan kentzen saiatu da, eta bultzatu egin du.

Gertaeraren ondorioz, zuzenekoa bertan behera utzi behar izan du ETBk. Egindakoa aurpegiratu diete zenbait herritarrek, eta horrela amaitu da errieta txikia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Gizartea bideoak Albisteak Kazetaritza albisteak Kataluniako erreferenduma EITB