Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bizkaiko emakume bat hil da Caresko zeharkaldian 30 metrotik behera erorita

Gizartea

Asturias eta Leon artean

Bizkaiko emakume bat hil da Caresko zeharkaldian 30 metrotik behera erorita

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/10

Emakumea euskal mendizale batekin ari zen ibilbidea egiten, Asturias bidean. Ez dute oraindik argitu zergatik, baina 30-40 metrotik behera erori da.

  • Caresko zeharkaldia. EiTB

    Caresko zeharkaldia. EiTB

    Caresko zeharkaldia. EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko 64 urteko emakume bat hil da larunbat honetan, 30-40 metrotik behera erorita, Careseko zeharkaldia egiten ari zela. Asturisko Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez, Europako mendietan izan da ezbeharra, Cabrales herrian.

Larrialdi Zerbitzuak 15:56ean jaso du abisua, emakumea Martinez pasabidea izena duen eremu batean erori dela esanez. Euskal mendizale talde batekin egiten ari zen ibilbidea, Asturias bidean, Leongo Cain herritik lau bat kilometrora.

SEPA taldeko suhiltzaileak helikopteroz joan diren arren, biktimarengana iritsi direnean, hilda zegoela baieztatu dute.

Erreskate taldearen baimena jaso ostean, emakumearen gorpua atera dute, garabi baten bidez 30 metroko soka botata. Ondo ziurtatu gorpua zeraman esku-ohea ondo ziurtatzeko. Poncebos herrira eraman eta Guardia Zibilaren esku utzi dute.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena