Gizartea -

gertakaria

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean autoak eta motorrak erre dituelakoan

Gaurkoarekin, hiru kotxe eta beste hainbeste motor erre dituzte asteon.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean autoak eta motorrak erretzea leporatuta, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.

Gaur goizaldean auto bat kiskali dute Donibanen, eta aste honetan erre duten hirugarrena da.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, beste bi autoak atzo goizaldean kiskali zituzten Milagrosan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea