Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda, Londresen deseskalatze planaren aurka

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

- Redacción -

Ingalaterrak koronabirusarengatik ezarritako itxialdia arintzeko prozesu nahasgarri eta baldintzaz beterikoa Erresuma Batua osatzen duten gainerako hiru nazioekin adostu gabe hasiko du.

Boris Johnsonen gobernuaren lelo berria, “Erne Egon”, Eskoziak, Galesek eta Ipar-Irlandak gaitzetsi dute. Haien ustez, mezu nahasgarria igortzen du. Herrialde horiek ez dute Ingalaterra deseskalatze prozesuan jarraituko, eta orain arteko egoeran geratuko dira “Etxean Geratu” oraingo arteko leloari eutsiz.

Johnson lehen ministroak telebista bidez egin du iragarpena eta bertan azaldu duenez, etxetik lanik egin ezin duten langileak lantokira joango dira, baina euren autoa erabiliz, garraio publikoa saihestuz.

Horrez gain, Londresek berrogeialdian jarriko ditu hegazkinez iristen diren bidaiariak, ez ostera itsasontziz edo trenez, Mantxako kanal azpitik, heltzen direnak.   

Urtarrilaren 31n Erresuma Batuan lehen koronabirus kasua aurkitu zutenetik 33.000 hildako baino gehiago izan dira. Erresuma Batuak du Europako herrialdeen artean hildakoen kopuru altuena.

Zergatik dago Erresuma Batua krisiak gogorren astindu duten herrialdeen artean?

Kritikoek salatu dutenez, ez da prestakuntzarik egin, bat bateko estrategia aldaketak izan dira, osasun arloko langileei ez zaie babes material nahikorik eman eta test gutxi egin dira. Horrez gain, beste arazo batzuk izan dira, alegia, komunikazio politika iluna, eta aurreko gobernu kontserbadoreek egindako  gastu  murrizketak ahulduta utzi zuten osasun sistema publikoa. Eta beraz, Erresuma Batua ez da gai krisiari behar bezala aurre egiteko.