Mundua -

Koronabirusa

Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko bidaietan ez da koarentenarik egingo

Azken egunotan kasu positiboen kopuruak behera egin duenez, "kanpotik datozen kutsatze berrien arriskua kudeatzeko beharraz" hitz egin dute bi herrialde horietako agintariek.

Pertsona bat, bizikleta gainean, Londresen. Argazkia: EFE
Pertsona bat, bizikleta gainean, Londresen.
Pertsona bat, bizikleta gainean, Londresen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuaren eta Frantziaren artean bidaiatzen duten herritarrek koarentenarik egin behar ez izateko akordioa lortu dute Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.

"Fase honetan Frantziatik datozen bidaiariei ez zaie koarentena agintzen duen araudian aurreikusitako neurririk ezarriko. Edozein neurri modu koordinatuan eta elkarrekin adostuta hartuko da", azaldu dute bi aldeek zabaldutako ohar bateratu batean, Johnsonek eta Macronek igande honetan telefonoz hitz egin ostean.

Azken egunotan kasu positiboen kopuruak behera egin duenez, "kanpotik datozen kutsatze berrien arriskua kudeatzeko beharraz" hitz egin dute bi herrialde horietako agintariek.

Johnsonek konfinamendua gutxienez ekainaren 1era arte luzatuko duela iragarri ostean zabaldu dute testua. Erresuma Batuko lehen ministroak, kanpotik herrialdera iristen den edonork derrigorrez koarentena moduko bat egin beharko duela ziurtatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Paris Europa Erresuma Batua Frantzia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Londres Emmanuel Macron Ingalaterra Erizaintza Sendagaiak Boris Johnson Koronabirusa Frantziako Gobernua gaur